literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura VI»
Santi Onaindia

Etor, 1990

 

60.— Jose Antonio Loidi Bizkarrondo

(1915-...)

 

        Errenderi'n jaioa, 1915-8-22'an. Gaztetan Sendakintzan Lizentziatura atera zuen, Optikan eta Akustikan (argizti ta ots-iztian) agiria ere lorturik, Madrid'etik. Gaur Irun'en daukagu sendagaitegi batekin. Ezkondua. Udaletxeko sendagai-zaiña.

 

        EUSKAL IDAZLE.— Euskeraz mintzatu oi da Loidi, geienik. Asko irakurri du, eta irakurtzen, eta irakurriz ikasi egiten. Idatzi ere egin du. Iñoizka, ez asko, sariketetara aurkeztu izan da, eta sariak jaso. Bein, Euskaltzaindiak jarritako konkurtso batean aipamen garaia merezi izan zuen bere polizi-nobela Amabost egun Urgain'en deritzanaren bidez, ainbat bider argitara emana.

        Eguneroko ta aldizkari askotan lan egin du zenbait artikulukin: «El Bidasoa», «La Voz de España», «Olerti», «Egan», «Oarso», «Kuart Creixent», «Nova collecció lletres»-en eta abarren. «Egan»en agertzen da bere Itxasoa...! J. Antonio Zunzunegi'ren El Mar...! euskeraz, lau ta errez, berezkortasun itzelean egiña (1957, 3-4,162 orr.).

 

        AMABOST EGUN URGAIN'EN.— (Zarautz, 1955, Itxaropena). 227 orrialde. Auxe duzu Loidi'ren lanik ederrena. Katalanera ere itzulia, titulu onekin: «Quince dias en Urgain». A. Irigarai'ren itzaurrea darama biurpen onek. Iduriak, Nabaskues'tar Jose Luis'enak dira. L. Mitxelena'k, Euskaltzaindiaren konkurtso ontan epai-maiko izan zanak, onela idazten du: «Ona non sortu zaigun bat-batean, idazle trebea ez-ezik, askozaz geiago bear duguna: novelista bat. Eztu saiaketa luzeetan aritu bearrik izan. Badakizki, iñon ikasi gabe, novelagille batek jakin bear dituen gauzarik nagusienak. Pertsonak ederki ikusten ditu, bai barrendik eta bai kanpotik; nork bere bizia du, berez ari dira eta berez mintzatzen, iñork beartu gabe. Badaki baita, ariak bata besteari josten eta, ori aski eztela, ederki —arin, zorrotz eta biziro— ematen dizkigu aditzera» (Egan, 1955, 5-6, 72 orr.).

        Ondoren ez obea izan zuen egilleak. Milla bat ale atera zituan eta egun gutxi barru salduak. Bigarrenez ere, 1958'an agertu zan Irun'go «El Bidasoa» astekarian. Katalanak ere katalanez nai zuten, eta Josep Agirre'k biurtuta, Barzelona'ko Alberti etxe-argitaldariak irarri zuen bere «Nova Collecció Lletres»-en, 61'gn. zenbakian.

        Aranzazu'ko argitaldariak atera zuen laugarrenez, A. Irigarai, E. Mas, J. Alberti eta M. Lekuona'ren itzez orniduta. Argitalpenaren aurkeztea egitean, onela idazten du N.A.G. (Nikolas Altzola Gerediaga) izurtzarrak: «Gaien arloan bearrezkoa zan gure Literaturari bide berriak zabaltzea, eta gure nobelarien artean polizi-nobela muetakin saiatu zan Loidi. Neurri on bat irabazi eban Amabost Egun Urgain'en nobelak gure Literaturan. Baita egilleak be izen ospetsua euskal idazleen artean. Bibliographi aldetik ikusi dogu zelako zabalera-neurria euki daben urte gitxien barruan. Polizi-nobelagillen artean, noraiñoko neurria? Iritzi-emoteilleek berba egin eben ezkero bere egunean, ez naz orain emen barriro lengoak eta iñorenakin asiko ni, alperrik litzake-ta. Agatha Cristie edo Simenon batzuen maillak irabaztea errex izango danik ez dot uste, baiña or dagoz beste idazle asko be, eurekin berdiñean ipinteko iritzi bidean bakoitzarenak zeatz aztertu ta gero» (Egan, 1968, 1-6, 149 orr.).

        Frantsesera itzulita dago nobela au, Miarritz'eko Arbiru poliziak; inglesera eta alemanera ere bai. Ezta euskal literaturan orrenbesteko arrakasta lortu aal izan duen nobelarik; Mogel'en Peru Abarka ta Txomin Agirre'renak kendu ezkero.

        Euskaltzaiña duzu Loidi.

 

        (Ikus L. Mitxelena, Egan, 1955, 5-6, 72 orr.; J. San Martin, Escritores euskéricos, 123 orr.; Bitaño, Karmel, 1961, azilla-lotazilla; Zeruko Argia, 1957, XXIII, 303 orr. eta Egan'en 1968, 16, 149 orr.; Auñamendi, Literatura, IV 195 orr.; S. Onaindia, Euskal Elertia, 200 orr.; Enrike Zabala, Euskal Alfabetatzeko Literatura, 219 orr.; J. Bilbao, Bibliografia, V 200 orr.).

 

Bilaketa