literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura II»
Santi Onaindia

Etor, 1973

 

15.— Leonce Goietxe apeza

(..1852...)

 

        Lapurditar eliz-gizona. Urruña'ko semea, itxura danez. J. Vinson'i jarraituz, bi liburu idatzi ta argitara zitun:

        1) Mayatza edo Mariaren Ilhabetea egun gucietaco cantikekin (Baiona, 1856). Baiña edizio berria dala dio urte ontan egiña izanagatik; ba-ziran, beraz, aurreragoko irarpenak ere. Ta J. Vinson'ek susmo duenez, Baiona'n aurrerago, ots, 1838'an, 1842'n eta 1855'an argitara emaniko «Andredena Mariaren ilhabetea, edo Maihatza, Jaincoaren Amaren loriacotz contsecratua», berea du; baita «Mayatza edo Mariaren hilabetia. Meditacioniac maiatzeco egun guciez eguitecoac, eguneco egunian, Ama Birjinaren bicitciaren misterioetan gaiñen, uscal herrico aphez batec uscalarat eçaria» (Olorone, 1852) dalako zuberoeraz egiña ere.

        2) Fableac edo aleguiac Lafontenetarik berechiz hartuac, eta Goihetche apheçac franxesetik escoarara berxutan itçuliac (Baiona, 1852). 344 ornalde. Koblari au, itzultzean batez ere, jatorrari lotuegi dabilkigun arren, ezta arbuiagarri; ez dagi goi-arnas aundiko egazkada, baiña baditu gauza bitxiak. «Astoa ihizian» deritzanean, farra dagi poliki, astoa, lun-larruz jantzita, eiara bearrean, arrantzaka eizara joan zalako. Edu ontakoak omen dira oraingo emakumeak.

 

                Orla andre batzuek ere

                ihizira ilkitzen dire

                bertzen jantziak soinean

                idun ederrean,

 

                ez dutela behar deusik

                barreneko lotsa baizik,

 

dio. Zer esango ote liguke gaur?

        Prantsesez ere idatzi zuen zerbait. Au baizik bat: Saint Jean de Luz historique et pittoresque (Baiona, 1856). 223 orrialde. Geroago ere egin zan bigarren irarkaldi bat (Paris, 1883).

        1853'an Urruña'ko euskal jaietan ospatu zan olerki-sariketan, maikoen artean auek agertzen dira: Dassance, Harriet, Lizardi, Goietxe, Ducos, Leremboure ta d'Abbadie.

 

        (Ikus J. Vinson, Essai Bibl. Basque, 219, 257 ta II, 702, 778, 779, 780 orr.; J. Manterola, Cancionero Basco, 1878, IV, 27 orr.; «Revista Euskara», 1979, II, 222 orr.; R: Bera Aita, «Euskal Esnalea», 1912 ta 1913; S. Onaindia, MEOE, 440 orr.; P. Lafitte, Le Basque et la litterature... 50 ta 58 orr.; L. Villasante, HLV, 161 orr.; Auñamendi, Literatura, I, 703 orr.).

 

Bilaketa