literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura II»
Santi Onaindia

Etor, 1973

 

33.— Erramon Illarramendi

(...1903...)

 

        Euskal teatrua ezta exkaxa izan, XIX'garren gizaldiaren azkenerantza ta gureari asiera ematerakoan. Teatruaren bidez, ain zuzen, «bizitzaren ispillu ta antz-bidea bait da, euskaltasuna erein diteke eta oraingo lur elkorra ongarritu gerora gure erriaren onerako zitu mardulak ekarri ditzan», dio teatrugilleen maixu bezela dugun A. Labaien jaunak.

        Idazle onek ere ba-ditu bereak. Ona batzuk:

        1) Artzai Pillipe (1903), bi ekitaldi ditun zarzuela, Irun'go euskal jaietan sariztatua; 2) Bateko urria (1903), ekitaldi bateko jolas-irudia, 1924-12-21'an Donostiko teatru Nagusian aurkeztua; 3) Tomas Inashio Donostiyan, ekitaldi bateko komedi; 4) Gabon jaunak edo toriadoriak; 5) Egun bi Errenteriyan, irri-jostaillua; 6) Jo ta uts; 7) Testimonio falsoa (1918), ekitaldi bat eta iru lauki ditun drama, Donostiko Altuna'ren etxean argitara emana.

 

        (Ikus A. Labaien, Teatro Euskaro, 1965, II, 168 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 127 orr.).

 

Bilaketa