literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura II»
Santi Onaindia

Etor, 1973

 

10.— Benat Mardo

(...1815...)

 

        Barkotze'ko semea. Zuberotarra, beraz, erdi bertsolari, erdi poeta. XVIII'garren gizaldi azkenerantza, batez ere, entzute aundikoa. Eskual artako koplagille azkarrena, Agustin Chaho ta Mary Lafon'en iritziz. Au ere ba-diosku Chaho'k: aren olerkilan guztiak bilduez gero, ogei bat ale lodi osotzeko beste gai izango gendukela.

        Eskatzen zioten guztietan prest zegon kantaren bat abesteko, brastakoan abesteko egon ere: etorri ugariko kantatu oi zuen, urretxindorrak zugaitz-puntan bezela noski. Gora-nai utsak ortaratuta ez diot au, bertsolari bikain bati dagokiona ederrestearren baizik. Etzuen leikiderik ondoan nai, alako Txirrita'ren antzera; aien billa, ibilli oi zan, ordea, sistazko bertsoz etsaiai jipoia berotzeko asmotan. Barkotze'ko semearen itz-neurtu zorrotzai erantzutea, oso gaitz omen zitzaien.

        Beñat Mardo berrogetarnar urtekin, sasoi ortan edozein gizaseme bezela, goi-arnasaz sustatua zebillen; bertso-sariketetan berak irabazi oi zitun ereiñotzezko koroi-buruntzik geienak. Baiña gerora, urteen pixuz buruko illeak soilduz ta gorputzeko indarrak aulduz zijoazkion; lorezko buruntzi geiago ezin, beraz, bere kopet soillean jarri. Eta, bein batean, berak burrukara eramanazi zuen koplari batek, maltzurki erantzun omen zion, Beñat'ek zuen «gaixoari» zirikada ederra egotzirik. Egun artan Mardo azpiratua izan omen zan, aurrenik noski bere bizi guztian.

        Jas galanteko poeta genun. Bertsogintzan zenbait aldiz saiatua. Aren lan jorietatik, ala ere, gutxi batzuk baizik ez ditugu guk ezagun, tamalez. Aren bertsorik geienak galdu zitzaizkigun, orduan ez baitzan gaur dugun aukera ta tramankulurik bertsolarien jardunak mintzetan artzeko.

        Mardo'k arrosko xamar, bertsolari bete bezela jotzen zuen bere burua. Museña ere, an bertako zintzarri-egillea, bertsolari zan nunbait, baiña ez orren egokia. Olako zeregiñetan ez sartzeko diotsa Mardo'k, buruzagi bera dala-ta. Ona «Ni deitzen nuk» asten danaren lenengo ahapaldia:

 

                Ni deitzen nuk Beñat Mardo, Barkoxe Baxabillako:

                Otoitzen hait eztizadala kantorerik hunt haboro,

                Eztakika ni nizala buruzagi hartako?

 

        (Ikus Agustin Chaho, Biarritz entre les Pyrénées et l'Ocean, 159 orr.; J.D.J. Sallaberry, Chantes Populaires du Pays Basque, Baiona, 1870, 192 orr.; Mary Lafon, Tableau historique et litteraire de la Langue parlée dans le midie de la France, 1842; J. Ithurriague, Un peuple qui chante, 1947, 66 orr.; P. Lafitte, «Gure Herria», 1950, 293 orr:; S. Onaindia, MEOE, 236 orr., ta «Príncipe de Viana», euskal atala, 1972, 74 gn. zenbakia, 5 orr.; Auñamendi, Literatura, I, 282 orr.).

 

Bilaketa