literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura II»
Santi Onaindia

Etor, 1973

 

9.— Juan Kurutz De La Fuente

(...-1834)

 

        Zidargin au Durango'n jaio ta il zan; baiña noizkoaz ez dugu oraindio ziurtasun beterik. Zidargiña zan bere aitaren antzera: iru anai ta aita ziran eginkizun ortatik jaten zutenak. Juan Kurutz kopla-ontzaillea zan, eta bertso alai mordoa oretu zigun. Gure Anton Trueba'k Euskal Erria aldizkarian idatzi zuenetik dakigu aren lan batzuen berri; baita Iruña'ko Revista Euskara'tik ere.

        Trueba'k Donostiko aldizkarian argitaratu zuen: «Los Plateros de Durango, con un recuerdo del rey Fernando VII y la reina Amalia». Eta ementxe jartzen dizkigu J. Kurutz'eren bertsoen amairu izenburu, esku artean euki zitun esku-idatzi batzuetatik artuta noski: 1) Causino; 2) De las moscas; 3) Acacusua; 4) Duña criada da sensañac; 5) Viaje a Arratia; 6) Marineros; 7) Arre pocho; 8) Asuntos de caseros; 9) De los chisperos; 10) Monzona; 11) Reloj de Dima; 12) Aita Palacios, eta 13) Gaboneco cantac. Gabon-kantok bein baiño sarriago argitara ekarriak dira. «Revista Euskara»-k, ostera, auek beintzat argitara zitun: 1) Arre pocho; 2) Eulijac; 3) Dimaco fiestac; 4) Aita Palacios, eta 5) Zagarra.

        Olerkiok «por los Plateros de Durango» daramate firmatzat; baina biribiltzen zituna Juan Kurutz genduan, eta auei doiñua jartzen ziena Antonio aren anai miña. Azken urteotan, 1948'rantza, Felipe Astola'k argitara zitun berriz ere, ta Durango'ko zillargilariai egiñiko jaian abestuak izan ziran.

 

        (Ikus A. Trueba, Euskal Erria, 1884, 181 orr.; «Revista Euskara», 1880, Iruña, 187 ta 217 orr.; E.J. Labayru, Historia de Bizcaya, Bilbao, 1895, I, 682 orr.; N.A.G. «Egan», 1963, 4-6, 229 orr.; S. Onaindia, Gure Bertsolariak, 283 orr.; N. Kortazar, Cien Autores vascos, 63 orr.).

 

Bilaketa