literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura I»
Santi Onaindia

Etor, 1972

 

8.— Argainaratz

(...1641...)

 

        Laiño miesa artean diraute apaiz onen bizi-zeaztasunak ere. 1641'an «Ziburuko predikari ordinario» zan, baita 1665'an ere. Ozta-oztan dakigu au bere liburuetatik. P. Lafitte'k: «Bi eskuara libururen egilea dugu P. d'Argaignaratz. Lehena da 1641ekoa: Avisu eta exortacionea probechosak. Orduan aphez khartsu hori "Ziburuko predikari ordinarioa" zen. Hogoi-ta-lau urtheren buruan argitaratu zuen Devoten breviarioa (1665). Huntan ikusten dugu Ziburun zagoela oraino bikario. Bertzerik eztakigu erraiteko, eskuara ederki zerabillala baizik» (Loretegia, 30 orr.).

        Bi liburu utzi zizkigun, bada. Bata itz lauz ta bestea bertsotan. Lenengoa: Avisu eta Exortacionea probechosak bekhatorearentzat (Bordele, 1641); amabi atal zitun liburu onek, 572 orrialde osoturik: gaur ez dugu aren ale bat ere ezagutzen. Bigarrena: Devoten Breviarioa (Baiona, 1665); J. Vinson'ek bere pentzutan berriz argitaratu zuen, 1910'garrenean. (Ikus J. Urkixo, RIEV, 1910, 481 orr.).

        Bigarren au itz neurtutan egiña dugu, ta mamiz auxe da: maitiñak eta eguneko otoitzak datoz lenen, gogarte-sail bat gero, eta elizgoratzarre batzuk, euskerara itzulita, azkenik. Irakur au, eredu bezela, Breviariotik aterata:

 

                Ezardazu bihotzean

                arantzezko khoroa,

                mundutikan partitzean

                dudan graziazkoa.

 

        Ona nola itzultzen duen Sub tuum praesidium:

 

                Zuregana heldu gara,

                   Ama Ienkoarena;

                har gaitzazu gerizera,

                   guarda gaitzaketzuna.

 

                Otoitzak heldu zaizkitzu

                   gure bihotzetarik,

                beti begira gaitzatu

                   perill guzietarik.

 

        Izkera ederra du, baita neurkera ere, naiz-ta L. Mitxelenak, J. Vinson'en aoz antza, «en verso bastante mediocre» idatzia dala esan Devoten Breviarioa. Argainaratz'ek bertso erreza du, ariña ta doia, bertsolari parekoa. Zortzi ta zazpiko neurria darabil, funtsez ta begiz taiutua. Adizki ta itz-jokuetan aberatsa duzu.

 

        (Ikus J. Vinson, Essai Bibl. Basque, 21 ta 30; P. Lafitte, Loretegia, 30 orr.; S. Onaindia, MEOE, 221 orr,.; L. Villasante, HLV, 72 orr.; Auñamendi, Literatura, I, 165 orr.).

 

Bilaketa