literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura VI»
Santi Onaindia

Etor, 1990

 

12.— Marzelin Egiaphal

(1910-....)

 

        Sohüta'n bizi da Marzelin aspaldi, Maule ondoan dagoen erritxoan. Pastoralgintzari emana bizi da, alegia. Errejenta duzu gaiñera.

        Donostia'ko «Argia»-n irakurten dugu egunokaz: «Etxetik bertatik datorkio pastoralekiko gustoa; etxeko batek sartu omen zituen lehen aldiz satanak pastoralean, bere aitañik hirurogeitaka pastoral idatzi zuen, aitak hogeitamar bat, berak hamahiru».

        Auñamendi'z andik Xeraute'n jaio zan euskal idazle au ez da aomen txikikoa. Bere emaztea ere, txikitatik, guztiz pastoral zalea; beronek dio: «1927'an guk egin genuen "Napoleon", hamabi ehu bertso bazuen, goizeko bederatziak t'erdietan hasi eta zazpirak arte pastoralka». Jentea bertan zegoen tinko, bertan janez.

        Hegiaphalen antzerki batzuk: «Robert le Diable», «Roland», «Jeanne d'Art», «Eskualdunak Ibañetan» eta aurten uztailaren ogeita bederatzian eta dagonillaren zortzian Sohüta'n emango duten «Aimun'en lau semik».

        Pastoral au iru orduz luzatuko da. Ogeitabi antzezlarik artuko dute parte; sei-zazpi artzaiñek, danak gizonezkoak.

        Or Zuberoa'n bizi-bizi antziñako pastoral-griña. Ez dakigu noizkoa dan, batzuk dagokion antziñatasuna ta jatortasuna zitaldu nairik txakurrenak esanda ere, euskal txoko zoragarri artan iraungo du oraindik Erdi-Arotik datorren oitura orrek.

 

        (Ikus J. San Martin, Escritores euskéricos, 97 orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 182 orr.; Argia, 1984, Uztaila 8, 20 orr.).

 

Bilaketa