literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura II»
Santi Onaindia

Etor, 1973

 

4.— Jose Bizente Etxagarai

(1773-1855)

 

        Gabonetarako, iñauterietarako ta antzeko jaietarako kontaezin ala bertso-lan ondu zituna.

        Donosti'n jaio zan, 1773-7-1'an. San Bizente elizan bateatua. Donostiarra zan bere aita ere, Martin Josep; ama, ordea, Maria Ana, Urrestilla'koa. Sendi onek etxe bat zeukan Esterlines kalean, baiña 1813'an, ingles-portugesak Donosti kiskalazi zutenean, beronen etxea ere suak irentsi zuen, ordurartekoan Bizente'k ondutako euskal olerki guztiakin batera. Sunbilla'ko alaba Antonia Latasa'rekin ezkondu zan 1819-11-28'n. Bi alaba izan zituzten, baiña agi danez etzuen Etxagarai'k zorion aundirik ezkontzan izan. 1855-4-15'an, 81 urteko zala, Donosti'n bertan eriotzak itzali zion bizia.

        Beartsu bizi izan zitzaigun, 1813'tik aurrera batez ere, urte luzeetan Donosti'n Udaletxeko arduradun izanik. Alai, maitekor zan guztiakin; euskaltzale amorratu ta olerkari errikoi. J. Manterola'k dioskunez, berau izan zan 1813'tik 1853'rarte zerbait idatzi bear zan jai ta abagune guztietako bertso-jartzaille naitaezkoa. Teatru bat zala, dirua biltzeko jaialdi bat zala, iñauteri, ikasle-zamo-sail, ziranak zirala, Etxagarai genduan koplagille. Donosti'ko elizetarako eguberri kantak —zortziko, artzai-abesti, erregen eresi—, berak moldatzen zizkizun beti. Politikaz liberala zan, Txapel Txuri ta Karlos Bostgarren orren artekoa.

        Ongi zekian euskeraz. Bertso-neurkeran ederki zebilkigun: umore ona dariola daude bere lanak oro. Itz-lauz ere idatzi zuen zerbait: 1856'an L.L. Bonaparte'k berarekin eraman zuen Jesukristo'ren Ebanjelioaren itzulpena egiten, baitik bat. Aren bertso-lanak, berriz, orbelak iduri or-emen dabiltzan paper zaharretan eta «Euskal-Erria» aldizkarian dauzkagu sakabanaturik. Gure egunotan A. Zabala josulagunak bere Auspoa bilduman batu ditu ia denak, denak ezpadira. Festera (35-36) du izenburu, ta emen sartzen dizkigu aren urtez urtezko 61 lan eder. Auek dioskute nor eta nolakoa zan Etxagarai.

        Errege-sendikoai ta aundikiai atsegin ematearren, baratzaien, langille-maixuen eta onakoen jaiak ospatu oi zituzten gazteak.

        Ona, 1830'an, iñauteri egunez langille maixuen jairako biribildu zitun kopletatik iru ahapaldi. Martxa deritzaio lenari:

 

                Erritar gure Donostiako

                jende artzalle maiteak,

                ditugu guztiz gauza ederrak

                ugari ta merkeak:

                soiñ egokiyak, zapata pollit,

                armariyo eta kutxak,

                barrika, parol, pertza, paziya

                eta guraize txorrotxak.

 

        Belaun-txingoa:

 

                Zortzi langille maisu guztiyak gazteak,

                        eta emazteak,

                        arintzen nekeak,

                gatoz plaza berrira umore onean,

                        dantzari lanean,

                        kantari nekean;

                soñubarekin gera alegre dantzatzen,

                        ez gera nekatzen,

                        ez ere aspertzen;

                salto bada, gizonak eta andreak salto,

                        egiñ lana, kanta

                        ta nekean dantza.

 

        Eta Kriskitin:

 

                Badegu gogo, lana badegu,

                        ofizioko jendeak,

                argatik gaude beti kontentu

                        gizonak eta andreak:

                egunaz gogotik bearrean

                        eta deskantsuz gabean.

 

        (Ikus J. Manterola, Cancionero Basco, 1878, IV, bigarren sailla, 54 orr.; F. Lopez Alen, «Euskal-Erria», LVIII, 545 orr., XLIII, 136 orr., ta LV, 47 orr.; S. Onaindia, MEOE, 335 orr.; Aita A. Zabala, «Auspoa», 35-36; Auñamendi, Literatura, I, 609 orr.).

 

Bilaketa