literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura I»
Santi Onaindia

Etor, 1972

 

25.— Rafael Mikoleta

(1611- ? )

 

        Bilbao'n jaio zan Mikoleta, 1611-11-19'an. Miñ de Mikoleta ta Maria Zamudio izan zitun guraso, biak bilbotar famili onekoak. Beronen liburutik dakigunez, Lizenziadu titulua ardietsi zuen aurrenik, eta gero apaizgoa; Bilbao'ko artxibuetako agiri-liburuetan sarri agertzen dan arren aren maixu-titulua, ez dakigu nun ari izan zan arima-zaintzan, ez nun eta noiz il zanik ere. San Anton'go elizan bataiatua izan zan.

        Besteak beste, bilbotar jakintsu auxe dugu euskal gramatika osotzen len-lenen saiatu zana. Modo breve de aprender la lengua vizcayna idatzi zuen 1653'an. Etzan bere egunetan argitaratu: Londres'ko Museo Britaniku dalakoan aurkitzen da gaur ere Mikoleta'ren esku-idatzia. Nundik eta nola joan zan ara? Bizkaiak eta Inglaterrak alkarrekin zeuzkaten ar-eman eta salerosketagatik, bear bada. Lenengo Sir Thomas Browne'na izan zan, eta gero zelan ez dakigula London'go liburutegi ospetsura jo zuen. Argitaratu berriz Barzelona'n egin zan lenengoz, Salbador Sampere Miquel'en pentzutan, ango «Revista de Ciencias Históricas» deritzanaren orrietan. Bigarren argitaldi bat ere an bertan egin zan, 1880'an. Eta irugarrena Dodgson euskalariak osotu zuen Sevilla'n, 1897'an.

        Zazpi zatitan banatzen du Eguzkitza'k Mikoleta'ren liburua: a) Izen, eraskin eta izen-ordeak; b) «egin», «izan» eta egon» aditzak; d) iztegi laburra; e) Dodgson'en oar batzuk; g) zenbakera ta asteko egunen izenak; i) euskal bertso ta neurriak, eta j) eun eta irurogeita iru adizkera. Gramatika bezala —lenengo tirlitorlo baita— gauza aundirik balio ezpadu ere, badu bere garrantzia barnera so-egin ezkero: bizkaitar izkelgiko itz ederrez josita dago, ta adizkera bikaiñez. Orrela diño Dodgson'ek, baita Mitxelenak eta Villasantek ere, ari jarraituaz. Egillearen asmoa etzan, alere, bizkaiera ondoen erakusteko bide bat urratzea baizik.

        Darabillen euskerari begira ere txalogarri dugu Mikoleta'ren lana. Bilbotarrak egun aietan aoan zerabilten izkera berezian idazten ditu alkar-izkera gatz-ozpinduak, olerkitxoak eta gaiñerakoak; tokiko esaera zahar gardenez eta txoko artan sortuaz zijoazten itz berriz beterik daukagu euki ere. Lan osoari gainbegitu bat egin ezkeroz, laister konturatzen gera, egillearen xedea etzala elizti edo gramatika bat egitea, Larramendi'k, esaterako, bere Eziña Egiña idaztean euki zuen antzera. Ba-ditu, ta ugari, erderatik artutako itz eta esakunak; baiña, geienik, badu aren lanak gatza ta bizitasuna.

        Itzak neurtzen ere ba-zekian Mikoleta'k, eta euskal poetika nola izan bear duen erakutsi nairik ari danean, berak asmaturiko maite-olerkitxoak sartzen ditu, adibide bezela. Poema bi dakaz adierazgarritzat. Lenengoaren asiera:

 

                Amoren kontentak/ eztaude irauten,

                kanpoan lorak legez/ dira galtzaiten.

 

        Bertsogiñerako bi era artzen ditu aotan, biak rimaz osotuak. Lenengoa, goiko bertso au dugu; bigarrena, berak diñoanez, luzeagoa da, sonetu gisan, eta auxe dakar adibide bezela:

 

                Denpora baten/ on oi neretxun,

                bala mudatu/ nindia,

                zerren penatan/ bior ekidan

                emon zengidan/ zoria.

 

        Biak bat datoz, erdizka beintzat, gaurko gure zortziko nausi ta txikiakin. Eta jakingarri dan berri onekin amaitzen du «Kantauri Parnasoan gaur-egun ere batzuk idatzi dituzte amarrekoak, lirak eta sonetuak euskeraz, erderaz dauzkaten mingor eta konsonanteekin, baiña dirdai urriko bidea duzute, neurri oiek eta abar euskeraz ulertzen dituztenak gutxi bait dira».

        Zortziko au, 5/5, 5/3, Bizkaian beintzat zaharrena dugu, beiñola bateko bertsolariak sarrienik erabilli zutena. 7/6, 7/5 ezta ainbestekoa, ta ez dator bat, osotoro beintzat, gure zortziko txikiakin, naiz-ta kideko izan. Gaurko bertsolarien antzera jokatu zuen nunbait Mikoleta'k, bere bigarren poema au egiterakoan. Eta bertsolariak, dakigunez, iñoizka doiñuak eskatu baiño itz geiago sartu oi dituzte beren kantu-neurtitzetan. (Ikus S. Onaindia, Gure Bertsolariak, Bibao, 1964, 110 orr.).

        Azkue jaunak ez zeukan txatxartzat Mikoleta'ren liburua: 41 blder aipatzen du bere Morfología'n.

 

        (Ikus P. Fita, RIEV, 1913, 570 orr.; Villabaso, RIEV, 1913, 568 orr.; E.S. Dodgson, RIEV, 1908, 255 orr.; 1913, 564 orr.; 1930, 565 orr.; J.B. Eguzkitza, RIEV, 1930 468 orr.; S. Onaindia, MEOE, 232 orr.; L. Mitxelena, HLV, 63 orr.; L. Villasante, HLV, 97 orr.; K. Etxenagusla, Euskal Idazleen Lorategia, 40 orr.; M. Zarate, Bizkai'ko Euskal Idazleak, Bilbao, 1970, 26 orr.; Auñamendi, Literatura, I, 208 orr.).

 

Bilaketa