literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura IV»
Santi Onaindia

Etor, 1975

 

12.— Juan Bautista Gesalaga Beobide, «Zaldubi»

(1884-1957)

 

        «Zaldubi» bertsolaria, Zarautz'en 1884-12-19'an munduratua. Berton bizi ta, il zitzaigun 1957-14-28'an.

        Ogibide ta ofizio asko —arrantzale, ille-moztzaille, abarketa-egille, maasti-zain, etxegille ta abar— izan zituen arren, bazuen oindio beta bertso-paperak —bere errian-ta ematen ziran mixioai, erriko santu-festai, zorionak emanik eta abar— osatzeko ere. Olako ogei bat ba-datoz A. Zabala'k «Auspoa» liburu-saillean, «Zarautz'ko Zaldubi bertsolaria» izenburuarekin, eskeiñi zigun idaztian (1967, 62'garren zenbakia).

        1948'an, Zarautz'ko Jose Luis Tapia ta Frantziska Etxebe'ren ezkontzari jarriak, ba-dute piperra, aren beste guztiak bezela. Amabost aapaldi ditu bertso-paperak. Ona irugarrena:

 

                «Zarautzko parrokiyan

                egin dute uniyua,

                altare nagusiyan jarrita

                an zegon bikariyua;

                liburua zabaldu eta

                egin diye oraziyua,

                azkenian bota ere bai

                biyari bendiziyua».

 

        (Ikus Antonio Zavala, Auspoa, 62 zenbakia, 77 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 356 orr.; J. San Martin, Escritores euskéricos, 96 orr.).

 

Bilaketa