literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura VI»
Santi Onaindia

Etor, 1990

 

25.— Fernando Aire, «Xalbador»

(1920-1977)

 

        Urepel'en jaio zan 1920-6-19'an eta bertan il zan, oraindik gazte zala. Bere sortetxean laborari izanik ere, bertsolari ospe aundikoa, Euskalerri osoan kantari ibillia.

        Kantatzen ezezik luma erabilten ere ba-zekien, eta or-emen dauzka olerki sakon-zorrotzak argitaratuak, «Gure Herria»-n, esate baterako.

        «Auspoa» bildumak liburu eder bi atera dizkio; Ezin bertzean (1969, 85'gn. zenbakia) bata, Odolaren mintzoa (1977) bestea. Aita Zabala'k lenengoaren itzaurrean: «Xalbador eta Mattin izan dira Bidasoaren bi alderdiak bertsolaritzarako josi dituztenak. Ta emengoak ere era berean saiatu dira lan orretan. Len ez bezela, orain angoak onera eta emengoak ara, eten gabeko jardunean ari zaizkigu. Ezta izango euskeraren onerako ori zer mesede dan ikusten eztuanik... Esan bearrik ere ezta, bat ez-ezik, milla liburu ere osatu zitezkeala Xalbadorren bertso guziak batuko balira». Bigarrena, berriz, ots, Odolaren mintzoa, bera ilda laster lakeratua, oso ederki egindako argitalpena duzu. Azalez eta mamiz obeki izan. Egilleak merezi zuen bezela, noski baiño noskiago. Gaur jai asko ta omenaldiak egin oi dira aren gomutaz. Baita euskal olerki, bertso, ipui ta olakozko konkurtsoak ere.

 

        (Ikus S. Onaindia, MEOE, 487 orr., eta Euskal Elertia, 204 orr.; J. San Martin, Escritores euskéricos, 19 orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 338 orr.; Euskera, 1977, 2 aldia, 3.).

 

Bilaketa