literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literatura II»
Santi Onaindia

Etor, 1973

 

26.— Marzelino Soroa Lasa

(1848-1902)

 

        Aintziña bateko zuberotar Pastoralak, Peñaflorida'ko kondearen El Borracho burlado ta aramaiotar Barrutia'ren Gabongaberako Ikuskizunaz gaiñ, M. Soroa'ren lanak ditugu gure euskal teatruaren asikin joriak. Donostiar urduri onek, beraz, aipamen berezia merezi du gure literaturan. Baita onekin bat, aipagarri ditugu onen jarraille bezela etorriko zaizkigun beste antzerkille batzuk ere: Artola, Uranga, Iraola, Altzaga, Mokoroa, Gorostidi, Zapirain, Barriola ta gaiñerakoak.

        Donosti'n jaio zan, 1848-4-27'an, eta San Bizente elizan bataiatu zuten. Valladolid'eko Ikasgu nagusian egin zuen legekarrera, bama etzan egundo ere ortan aritu. Idazle-griña zuen gaztetatik, eta orri jarduna dugu bere bizitza guztian: eder zitzaizkion Donosti'ko giroa ta oiturak, eta auek dantzatu zitun aspertzake, lan labur, alai, errez ta gatzez beteak idatzirik. Ango arrantzalea, gau-zaia, etxekoandrea, ostataria ta abar erabilli oi zitun gaimami. Gimnasia erakutsiz bizi izan zan, ia bizitza guztian, Donosti'ko Udaletxeak ortarako zeukan tokian.

        Saboia'ko Amadeo'k Espaiña'ko erregetza artu zuenean, aldizkari bat sortu nai izan zuen; baita aren lenengo zenbakian erregearen kontrako bertso zorrotz batzuk argitarazi ere. Asarretu zitzaizkion agintariak eta mugaz arantza iges egin bearra izan zuen. Donibane Lohitzun ondoko Ziburu erritxoan bizi izan zan, arrezkero. Karlisten bigarrengo gudan donostiar askok anka egin zuten Prantziko euskal uri artara, eta an, alkar poztutzeko noski, El Trueno izeneko lagunartea osotu zuen Soroak, bere lagunakin. Bertan zan Toribio Altzaga ere. Alkarte artan antzeztutzeko osatu zuen Soroak bere lenengo antzerkia, ots, «Iriyarena»: erderaz egiña izanik ere, ba ditu euskerazko zatitxoak, eta txit atsegingarri izan zitzaien guztia, Donosti'ko oiturak bizi-bizi jartzen zitulako.

        Anai arteko guda ostean, Donosti'ra itzuli zan berriz ere. Ta lengo tokian gimnasia erakusten sarturik, ementxe sortu zuen, 1878'an, Gazte-Alkarte bat, Donosti'ko aundiki familirik onenetariko gazteak bertora erakarririk. Eta auek lagunduta, 1878-5-12'an eta 19'an, Teatru Zarrean, eman al izan zuten «Iriyarena», musikaz ta lauki berriz ornidua. Oso baztertua zegoen euskera ta ikusleak, euskeraz itz egiten entzunik, trumoi antzeko txalo-zartak joazi zituzten.

 

EUSKAL ZELAIAN LANGILLE ASPERGAITZ.— Andik laster asi zan Soroa bere antzerkiak euskera utsean erakutzen. Eta, naiz-ta Gabon zeritzaiona izan aurretik agertua, Anton Kaiku dugu onako lendabizikoa. Ondotik etorri ziran: Au ostatuba! (1881), Lapurrak! Lapurrak! (1884), Alkate Berriya (1885), Barrenen Arra (1886), Urrutiko Intxaurrak (1886), Gorgonioren Estuasunik edo Boltsa galdu (1888), Ezer ez ta festa (1889), Abek istillubak! (1894), Bañan zein naiz ni?, Auxen da eguna ta beste batzuk.

        Idazle oparotsua genduan Soroa. Ta antzerkiz landa, beste zer asko aizatu zitun euskeraz ta erderaz. Itz-lauz ta poesiz, orduko paper guztietan ageri zaigu aren zerbait. Lan oietatik batzuk bildu ta Azak eta naste deritzan liburu bi argitara ekarri zitun; biak Donosti'n, Baroja'ren etxean, 1894'an lenengoa ta 1895'an bigarrena. Jose Colá ta Goiti'ren La emigración basco-nabarra euskerara itzuli ta Euskal-Naparren joaera edo emigrazioa izenez azaldu zuen (Donosti, 1885). Baita biribildu zizkigun, esan dugunez, ainbat bertso lan zirtolari ere. Azkenez, ordea, erderaz idatzi zitun teatrurako La Concha ta La bella Easo, donostiar kutsuz aseak biak.

        Teatrugille azkar au il zanean, ots, 1902-7-20'an, Frantzisko López Alen'ek, T. Altzaga'k eta Praxedes Diego Altunak batez ere, artikulu ohoregarriak idatzi zituzten ura goretsiz. (Ikus Euskal-Erria, XLVII'garren alea).

        Pepe Artola'k onela: «Ori izan da, ogei ta amar urte abetan, Aitoren izenari gogoz jarraitu diona, azalduaz gazte oso trebe ta bikañak aundi edo gizon egitera... Umoria, borondatia eta farra zan dana. Biltokian euskerazko moldaera eta egintzak orrek lenbiziko azaldu zituben; gazteari oñez edo lenengo pausoak berak erakutsi zizkigun. Amaika izerdi eta ernegazio izan du gugatik, eta ala ere parra ezpañetan».

        Eta Ibon Sarasolak gaur: «Euskal teatro modernoaren aintzindari... Arrakasta haundiko teatro single, erraz eta barrearazitzeko egina» (Euskal literaturaren Historia, 115'garren orrialde).

        Ark erein zuen, bai, azia, gaurko euskal teatruarena noski. Izengoiti auek ere erabilli oi zituen: «Omar-Celin-Oasor», «M.S.L.», «Tarra», «Plancha Baser», «El Suscriptor primitivo».

 

        (Ikus José Arana, Catálogo de obras teatrales euskéricas, «Euskal Esnalea», 1925, 129 orr.; López Alen, «Euskal-Erria», 1902, 53, 92 ta 126 orr.; A. Labaien, Euskal Antzerkiaren edestirako apur batzuek, Tolosa, 1933, eta Teatro vasco, 1965, Donosti, Auñamendi argitalaria; S. Onaindia, MEOE, 395 orr., ta Zeruko Argia, 1972, otsaillak, 27; L. Mitxelena, «Egan», 1961, 143 orr.; A. Zabala, «Auspoa», 2'garrena, Tolosa, 1961; L. Villasante, HLV, 281 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 86 orr.).

 

Bilaketa