literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literaturaren antologia»
X. Mendiguren / K. Izagirre

Elkar, 1998

 

        Anjel Lertxundi Orion jaio zen 1948an. Bera da gaur egungo euskal literaturako idazle garrantzitsuenetakoa, bai bere lanaren kalitateaz bai kopuruaz ere. Haurrentzat zein helduentzat liburu ugari idatzi du, eta literaturatik hurbil diren zeregin askotan aritu ere bai: irakaskuntza, kazetaritza, kritika, gidoigintza, zinema-zuzendaritza... Lertxundiren liburugintza oparotik izenburu batzuk aipatuko ditugu, helduen narratibari dagozkionak: Hunik arrats artean (1970), Goiko kale (1973), Aise eman zenidan eskua (1980), Hamaseigarrenean aidanez (1983), Tobacco days (1987), Kapitain Frakasa (1991), Otto Pette (1994)...

        80tik aurrera batez ere eleberrigintza jorratu eta berritu badu ere, hasiera batean ipuingile gisa nabarmendu zen Lertxundi: bera izan zen lehena, Martin Ugalderen ondoren, ipuina modu sistematikoan lantzen eta genero honi literatur balio osoa ematen. Bere obran zehar estilo eta gai anitz ukitu baditu ere, esan liteke gehienbat idazkera errealista dela berea, baina ez errealitatearen erretratu huts eta gardena, ezpada subjektibitateak zipriztindua, pertsonaien pertzepzioak baldintzatua. Errealismoarekin batera baditu beste ezaugarri batzuk azpimarratzeko: jarrera kritiko bat, formarekiko kezka, gogoetarako joera eta ironiaren agerpen etengabea.

        Ipuin bat aukeratu dugu antologia honetarako, Aise eman zenidan eskua bildumatik hartua. Goian azaldutako ezaugarrietako batzuei erraz antzeman dakieke hemen: arazo txiki domestiko baten inguruan, haurrak hori nola jasotzen duen eta helduek nola ezkutatzen dioten, errealitatearen eta honen estaltzearen arteko jokoa bihurtzen da gai zentrala.

 

Obrak:

— Hunik arrats artean (1970)

— Ajea du urturik (1971)

— Goiko kale (1973)

— Sorgin bat aidean (1979)

— Txilibitu danbolin (1979)

— Aise eman zenidan eskua (1980)

— Negua (1980)

— Portzelanazko irudiak (1981)

— Tristeak kontsolatzeko makina (1981)

— Uda (1981)

— Udaberria (1981)

— Gizon kabalen piurak (1982)

— Hamaseigarrenean, aidanez (1983)

— Urtero da aurten (1984)

— Artillero dale fuego (1986)

— Elegantzia frantzia (1986)

— Ipurdian bost letra (1986)

— Janda gero, majadero (1986)

— Titiritero titirimundi (1986)

— Tobacco days (1987)

— Carla (1989)

— Lurrak berdinduko nau (1990)

— Horrela bizi bagina beti. Umore antologia (1991)

— Kapitain frakasa (1991)

— Peru eta Marixe, mila eta bat komerixe (1993)

— Tresak eta kordelak (1993)

— Otto Pette. Hilean bizian bezala (1994)

— Piztiaren izena (1995)

— Estalaktita rockeroaren kasua (1997)

— Tristeak kontsolatzeko makina (1997)

— Argizariaren egunak (998)

— Azkenaz beste (1998)

— Lehorreko koadernoa (1998)

— Letrak kalekantoitik (1998)

— Munduaren neurriak (1998)

 

Bilaketa