literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literaturaren antologia»
X. Mendiguren / K. Izagirre

Elkar, 1998

 

        Joan Tartas (Sohüta, ~1611). Erretore izan zen Arüe eta Atharratzen. Bi obra idatzi zituen: Ontsa hiltzeko bidia (1666) eta Arima penitentaren okupatione debotak (1672). Bera jo ohi da zuberera literatura-mailara jaso zuen idazletzat, baina ezin esan liteke berak darabilen hizkuntza zuberera garbia denik: adibidez, ez darabil ü bokala.

        Idazle oparoa da Tartas, adibideak eta aipuak ugari darabiltzana, Axularrek bezala. Gaian ere badute antzekotasun apur bat. Hala ere, Tartas ez da Axular bezain dotorea esaldiak josi eta moldatzerakoan, eta euskarari buruzko iritzietan ere hizkuntzarekin baino barkaberago da Tartas hiztunarekin: «Hanko lengajia ez bada aski eder, hanko euskarak du ogena eta ez euskaldunak».

        Tartas grazia handiko kontalaria da, bi adiskideen pasadizoan ikusi ahal izango duzunez, eta argumentuen azalpenean ere baditu sua eta garra, nahi duena frogatzeko.

 

Obrak:

— Onsa hilceco bidia

— Arima penitentaren occupatione devotaq

 

Bilaketa