literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal literaturaren antologia»
X. Mendiguren / K. Izagirre

Elkar, 1998

 

        Fernando Aire «Xalbador» (Urepele, 1920 - 1976) bertsolaritzan da guztiz famaduna, baina haren lanek merezi dute tokitxo bat poesiaren historian ere, bertso idatzietan batez ere maila poetiko handia lortu baitzuen, berezkoa zuen senari eskerrak, artzaina baitzen izatez, eskola handirik gabea. Lirikarako bakarrik ez, ahalmen berezia zuen bere inguruko gertakariei ohartzeko, eta nabarmen geratzen da hori aukeratu dugun bertso-sortan.

        1963an Enbata sortu zen Itsasun, Ipar Euskal Herrian antolatu zen lehenengo mugimendu abertzalea. Arrakasta txikia izan zuen itxuraz, baina eztabaida gaitza sortu zuen, ordura arte euskaltzaletasuna frantsestasunaren eskutik ibili baitzen, tentsiorik gabe. Enbatako gazteak ere ez zeuden kontraesanetik libre ordea, erdaldunak baitziren haietako zenbait kide nabarmen. Giro horren berri ematen digu Xalbadorrek, eta trebezia handia erakusten du tesi-olerki hau egitean: iritziak hotzean eman ordez, eztabaida erreal bat asmatzen du oinarri moduan; baten eta bestearen argudioak entzunda, bere ondorioak ateratzen ditu; eta, azkenik, metafora erraz baina sakonak erabiltzen ditu: arbola, gorputza...

 

Obrak:

— Ezin bertzean

— Odolaren mintzo

 

Bilaketa