literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z

 

Aurre itzak

EUSKO IPUIAK

        J. Aitzol

        «Iturriaga'ren ipuiak»

Euskaltzaleak 1932

 

        Ipuien sorkundea

        Abereak, noiz-bait, itz egin ote zuten? Beren izakerari zor zaiotelako ez noski. Abereak landareak baño bizitz aberatsago eta argiagoa izan arren, ez zaizkigu mintzatzen. Gizonak bezin sentsumen ernai ta esnakorraz apainduak dira abereak. Sen zorrotzak erabil-arazten ditu. Ala ere itzik ezin oguz lezateke.

        Beraz, ez ote dira abereak iñoiz mintza?

        Bai, alajaña. Jainkoak bereziki nai izan duanean. Balaam'en astoak nagusiari zuzendutako erantzun mintsuaren berri nork ez ote daki? Gure lenen gurasoei sugeak leunki itz-egindakoaren ondokoaz ezin aztu geinke.

        Olerkariak, ere, jainkoaren gisa, jolas antzean ordea, abereai mintza-arazi diote. Amaika ipuitan abereak izlari ager zaizkigu.

        Abereen alkarrizketa oiek neurtzea Indi'ko olerkariei bururatu emen zitzaien. «Pantxatantra», Pilpai inditar olerkariaren ipui-sorta zaarrenetzat jo genezake. Esopo'k antziñan gerkerara itzuli inditar onen alegiak: Esopo'renak, berriz, Fedro erromatarrak, latineratu.

 

        Euskeldun ipuilariak

        Izkera geienak ipuilari trebeak izan oi dituzte. Englande'n, Gay alegilari-ipui egile-ospetsuena: Doitxerri'n, Lessing eta Gellert gorenenak: Italia'n Roberti, Piggnotti eta Bertola irudipenez aberatsenak: Parantze'n La Fontaine'k berenganañoko ipuilarien izen argienak estali zituana. España'n Hartzenbusch eta Campoamor goiargiz jantzienak.

        Euzkadi, berez, izan zaigu ipuilari. Euskera ernai zaigun basterretan ipui eta alegi errikoiak entzun genezazke. Atso zimelari Balearrain'go auzoan neronek ipuitxo batzuek ikasi nizkion 1923'garren urtean. Ona, Eusko-Folklore orritxoetan argitaratu nituanetako bat.

 

         «Astoa ta Otsoa»

        «Astoak bizkargañean zagi-ardoa zaramala Otsoko aurkitu zuan. Otsokok samurki Astokori dio:

 

                —Agur, agur astoa.

                —Ongi etorri otsoa,

                Nik iretzako bazeukeat

                Zagian ardo gozoa.

                —Astoa, ez nak egarri,

                Sobra natxeok goserik.

                Ire buru ta belarriak

                Gaur neretzako apari.

                —Or goien, goien ermita

                San Bartolome deritza:

                Antxen meza bat entzun da gero

                jan nazak nai baldin banauk.

 

        Otsoaren baiezkoaz ermitara igo ziran. Baselizan sartutakoan Astokok, ostikoz, atea itxirik Otsoko atarian utzi zuan. Amorro biziaz deadar egiñik Otsokok dio:

 

                —Asto zarra, mukizu,

                Txikirik asko dakixu.

                Or goien beltzian nik

                Arrapatzen ba-zaitut

                Geiago mezarik

                Entzungo ez dezu».

 

        Jatorriz Eusko-erria ipuilari izaki. Ipui eta alegi oiek erritarren ezpañetatik jaso bearrean gaude euskaltzaleak. Ipuilari trebeak guretatik sortzea arrigarria ez da noski. Oetatik geienak euskeraz idatzi zutenak: banaka batzuk erderaz, ere, bai. Samaniego'tar Peli Mirena, arabarra, goi-gorenetako alegilari bikaña, euskotar erdel-idazleetan bikañena; bizkaitarra, bestea, Ibañez-Errenteria'tar Joseba A. apaltxeagoa izanik, trebea au ere: azkenez, Iriarte ospetsua, jatorriz euskotarra.

        Euskerak, antziñan, ipui-olerkariak izan ba-zitun ere, aien izenik ez da gureganatu. Euskeraren pizkundia XIX' garren mendean ernai zanerako, alegilariak ager zitzatzkigun, ordea.

        Bat-batean alegi eta ipuien udaberria loretu zitzaion euskerari. Iturriaga, oraingoan gure gizona, lenen buru zala. Olerkari talde mardula, gero, oparotsu Iturriaga'ri jarraituaz. Ara izenak: Artxu, zuberoarrez, Goietxe eta Adema, laburdieraz, Azkue, Zabala, Mogel eta ArreseBeitia bizkaieraz, Artola'tarrak, Otaegi, Manterola, Uranga, eta abar, gipuzkeraz.

        Eusko elerti baratzeko kimu loretsuak, alegi eta ipuiak izan zaizkigula aitor genezake.

 

        Iturriaga irakasle

        Iturriaga, Ernaniarra jaiotzez. Uri onetan ere, bizitz guzirako, bertan goxo. Apaizgaien ikastaroetan, Andoain'en lendabizi, Oñati'n urrena ez ezik bere jaioterriari il-arteraño josia bizi izandako gizona degu Iturriaga apaiza.

        Karlatarrena zeritzan guda amaian, 1839 eta 1840 urteak, Ernaniko egonaldi luzea urratuaz Laburdi'ko Arkangoitz jaunaren jauregian igaro zituan. Jauregi ortantxen bere alegiak neurtu ote zitualakoan gaude.

1778'ko Ilbeltzaren 31'an jaiotako euskaltzale zintzo onen bizia, irurogeita amalau urte betetakoan itzali zion eriotzak.

        Gipuzkoa'ko gaztediari eskeñi zizkion bere lan guztiak. Euskotar mutillak buruz apaindu eta gogoz sendotzeagatik 1818'garren urtean ikastetxea irasi zuan, bere anaia era Larrarte ereslari ospetsua laguntzalle aukeratuaz.

        Irakaskintza arloetan ez zan nolanaikoa. Gipuzkoa guzian zabaldutako esaerak garbi darakus norañokoa ote zan Ituriaga'ren izena: «Ituriaga'k dakian baño geiago ere, erakusten omen du». Ala zion, beintzat Manterola eusko-pizkunde zale bikaiñak. Iturriaga'ri zor zaio bere ikasleentzat eratutako euskel-erdera irakasbide egokia ere.

 

        Ituriaga alegelari

        Gazteen almen edergarri eta gogoen sendogarri zeikien erabide egokiena aukeratzeak urduritsu zerabilkian. Gaztetxoen buru-biotzak ernai eta argitzeari leiatsu ekin zion.

        Azkenez, alegi eta ipui bidea egokiena bezela bereganatu zuan. Samaniego'k Bergara'ko ikaslientzat alegiak neurtu zituan bezelaxe, Ituriaga'k ere Ernani'ko ikastetxekoentzat mota orretako olerkitxoak sortzea bururatu zitzaion.

        Aurre-eskaintzan olaxe dasa:

 

                «Nere Euskalerriko — Gaztedi ederra,

                Ez det uste dedala — Egin lan alperra,

                Ipuiak ipintzean — Gure zortzikoan».

 

        Mogel andereñoak, ere, bide onetatik jo zuan irakaskintza zuzenak «gaztetxoei eta nekazariei» agertzeko. Emen, ipui sorta onetan, ikus zenezake Ituriaga'ren lan onurakorra. Euskera erreza darabilki ipuilariak, maizamar mordolloa baderitzaizute ere. Oraingoan argitaratzeko, olerkitxoak landu, apaindu eta orraztu egin ditugu, akatsak zuzenduaz eta utsuneak berdinduaz. Gaur eskutarteetan darabilkigun euskera, Ituriaga'ren gizaldiak zarabillena baño garbiagoa eta txukunagoa bai-degu.

        Ainbat gai-eder alegi oietan, ordea, irakurleak arki lezazke. Aldizka bertso kaskar samarrak, errezegi neurtuak ba-dirudizkizu ere, neurtitz iaioak, esakera jatorrak, ateraldi zorrotzak eta alako eder-erakusketa apaiñak arkituko dituzulakoan naukazu.

        Ona emen, adibidez, olerki zatitxo batzuek. Ipuiak, «Atsoa ta arkakusua» deritza. Bertso arin oiek irakurtzen dituzuala idurimenera, noski, alako atso berritsu-elizkoiaren itxura berezia datorkizu ziur.

 

                «Gure goiko bizitzan — bizi zan atsoa

                Zan elizarakoia — zan jaungoikozkoa.

                Beti mar-mar zegoan — etxean; elizan

                Beti pater-nosterrak — esaten ari zan;

                Ez zituan utzitzen — zer nai gerta zedin,

                Naiz katarroa izan — naiz sabelean min,

                Eguneroko meza — errosarioa

                Eta besper ondoren — zan kalbarioa.

                Bañan zuen gaisoak — eraman txikia,

                Edozein gauzak zuen — estutzen guztia».

 

        Neurtitz biziagoak, esakera aberatsagoa, olerkitxo guzia apaiñagoa «Esne saltzallea» buruz daramazkiana. Margo gordiñak ditun ipuiak begi zuloak asetzeko añako neska lirain baten irudia dagerkigu:

 

                «Neskatx bat zijoan bein — plazara neguan

                Eskuan txantxilla ta — kaikua buruan.

                Gorputz liraña zuen — gerra txit mea,

                Ilea orporaño — urre kolorea;

                Ortzak perlak bezela, — aoa txikia,

                Begiak beltz, aundiak, — ezpaña gorria;

                Ibilian iñori — ezer zor etzion,

                Itz batean, jendeak — begiratzen zion».

 

        Aukera genezazke beste orrelako bertso egokirik. Batean, galdor aundi gorritsua, arro daramakin olarra aurkezteko; bestean astoaren kirtenkeria agertzeko; azariaren maltzurkeria, beste bein, eta abar.

        Alegi-gai guziak ez dira noski Iturriaga'k asmatuak. Atzeriko ipuilari gorenak ere beren olerkietan erabilitakoak ez zituzten buru-barnetik sortuak. Gai oiek, edo antziñako alegilarien olerkitxoetatik jasoak edo erriaren ezpaiñetatik entzunak dira. Gutxi, oso, norberak utsetik asmatuak.

        Ipuilari geienak, berenez, alegi-gaiak apaindu eta irudiz aberastu dituzte edertasun ugari erantsiaz. Bakoitzak alduan eran olerkiak josi izan dituzte. Ari ori, ba, alegilari bakoitzena izan oi da.

        Calderon de la Barca'ren ahapalditxoa, argi-bidez, egoki datorkigu. Gazte bat galtza zarrak josten ari zan:

 

                «Remendaba con sigilo

                sus calzones un mancebo:

                yo que le acechaba, vilo,

                y pregunté: ¿Que hay de nuevo?

                Y él respondió: Solo el hilo».

 

        Itzen joskera, ba, eta irudiz apaintzea alegilari geinen lana izan dala Hartzenbusch ipuilariak dasa. Gure Iturriaga'ren elburu txalogarriena, auxe: arrotz ipuiak euskeraltzea eta eusko gogoari atsegin zaizkan amets ereduz eta irudiz apaintzea. Euskotasunez, olerkari atzerritaren alegiak kutsutzea.

        Alegiaz, ez ezik, beste ainbat olerki, nekazari gaiaz bereziki, Iturriaga jaunak ba-ditu. Vrrgilio erromatar poesilarien «Egloga» entzunak ere euskeraldu zizkigun.

        «Gipuzkoarrak» zeritzan neurtitzak ordea atsegin zaizkigu biziki. Aberkoi, Euskalerriko maitale gartsua dagerkigute-ta. Tamalgaria, olerkariarentzat, Gipuzkoa Naparrerritik aldenduta Kastelu'ko uztariari lotzea: negargaria, euskotarrentzat, gudatean atzeriko sasi-erege V'garen Karla alde jokatzea, ez bai zuan, onek ere, gure «Lege-zarra» maite Euskaldunen batasunari deadar dagio Iturriaga'k, eusko izate berezia eta «Lege-zarra» iraunkor bizi ditezentzat.

        Euskaltzaletasuna zabaltzearren; euskera piztu dedin berriro, eun urte buruz, Iturriaga'ren ipuiak argitaratzen ditugu.

 

Bilaketa