literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z

 

Itzaurre-antzera

(Idazki idikia)

 

Manuel Lekuona

Euskaltzaindiko

Epailla'ren 19, Joseba Deuna'ren egunez, 1957

 

«Intza begietan»

Satarka

Industria Grafica Valverde, 1957

 

                                SAGARTZAZU'tar KAULDI olerkariari

                                ONDARRIBIA'ra

 

        Nere antziñako adixkide:

        Zure INTZA BEGIETAN olerki-xortarentzat Itzaurretxo bat eskatzen didazu. Bañan, olako olerki-xorta batentzat Itzaurre bat egiteko, olerkari bear nuke nik izan. Eta Jaungoikoa'k ez bait-dit neri orrenbesteko doairik eman. Nere itza, zurearen aldean, txoarrearen txau-txaua, erresiñularen txorro-txioaren aldean bezela-bezelaxe litzake.

        Bañan, ori bai, Itzaurre-ordez beste uskeritxo batzuek esango dizkizut idazkitxo ontan, zuri ta zure lan ederrari buruz.

        Bijoa lenen-lenengo auxe: «Satarka» izen goitia erabiltzen dezu? Es baizait neri biziro atsegin nolabaiteko izen ori. Ba dakit zuk zure lotsatitasun ukigarri batez asmatu zenduana... «Satarka»... Bañan Sagartzazu izanda?... Ez Kauldi, ez. Etzenduan ongi egin zure Olerkiak izenpetzeko ori egin zenduanean. Zure olerkiak ez dira lotsa-emangarri izan iñoiz ere. Eta... Sagartzazu, izen betebetea dezu, iñolaz ere ola txokoratzeko. Ez, adixkide, ez. Zu etzera «Satarka». Zu Sagartzazu izan zera beti.

        Ez dizut iñoiz ere esan, zer dan neretzat, nere barrurako, izen gogoangarri ori. Orainixe esango dizut.

        Guztiok degu, gure kolkorako, bakoitzak geren edestitxoa. Eta txikitakoa guztietan gogoangarriena. Edesti kutuna. Edesti apala. Bañan «edestia».

        Nik ez dakit beste nun eta nun diran Sagartzazu izeneko baserriak. Oiartzun'en degu bat guk. Errenderi-Astigarraga-aldean. Antxe, Samarko'ren babesean Bastida, Zamora, Egieder, Sagartzazu... Etxalde bikaña Sagartzazu. Eguzkialde-eguzkialde. (Egutera esaten diogu guk). Eguzkiak, atera orduko betaz-beta jotzen duan baserri ondo ezarria. Lau kantoikoa. Urrutietatik ere ageri.

        Orain ez dakit ala dan; bañan gure txiki-denboran, gerezi-leku bikañenetakoa zan Sagartzazu. Eta ontara ninjoan nere zearkamearka luze guzti onekin. Sagartzazu, neretzat, orixe dala, orixe izango dala beti-eta zu ere bai, adiskide Klaudi:—Sagartzazu— gerezitegi; gure txikitako gerezitegi. Gerezitegi, urte-sasoi onetan loratu, zuri-zuri loratu; eta xoxo ta billigarro-koka-leku gañera, kantuz goiz-goizetik alai.

        AL zera besterik guretzat zu, adiskide Sagartzazu? zu ta zure olerkiak?

Gerezia. Gerezia loretan. Gerezia ale gorri-gorritan. Gerezi umo, gerezi ongi eldu, ikusi utsez aoa ur biurtzeko gerezi umo, eldu-eldu...

Eta goiz-ixori kantari...

        «Goiz-txori» oni buruz, esango nuke beste zer-edo-zer ere. Bañan ez noa Idazki Idiki au geiegi luzatzera.

        Goiz asi ziñan zu ere kantuan. Gazte-gazterik. Zure barruko sentierak kantari. Eta oraindik ere lengo, betiko ozen eta goiztiar jarraitzen dezu zure arlo zerutarrean jarrai. Kantari.

        Zurekin asitakoak, asko, geienak, ixildu ziran. Eltzo ta Zubigar ziranak dauzkat orain gogoan. Eltzo Astigarraga'koa, ta Zubigar Lezo'koa. Jaungoikoa'k eraman zituan, zeru ederrean kantuz jardutera, emen oi zuten zerutar jario ta etorri ber-berarekin. Zu,

gure artean utzi zinduan Jaun onak, goiz asitako jardun esnatiarrari guretzat jarrai zenezaion... Eta zuk, Jaungoikoa'ren dei ta doai jatorrari jarraikiz, pier iraun dezu gaur arte...

        Eta gaur, zure biotzaren opari bezela, Erriari, zure Erri maiteari, Euskalerri maite, errukarriari, zure lorerik, zure kantarik ederrenaz orniturik, sortatxo bat eskeintzea gogoratu zaitzu. Zer nai dezu nik esan dezaizudan, adiskide maite? Ondo, oso ondo egin dezula. Zerutik ere zure lagun izandakoak orixe ber-bera esango bait-dizute.

        Orra bada, gaurkotz, nik esan nai nizuna.

        Ai eta etzaitezela, arren, zure Sagartzazu abizenez billuzi geiago. Ez da lotsari, ez dira iñorentzat lotsari, ez zure izena, ez zure olerkiak. Izen gogoangarri baizik, eta olerki sentigarri baizik; eta zerori neretzat adiskide besarkagarri.

 

Bilaketa