literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z

 

AURRITZA

Olerkariaren didarra

 

Joseba Andoni Agirre

 

«Aberri Oyuak»

Joseba Zubimendi

Eusko Gaztedi, 1932

 

        Olerkari on baten didarra, bear zaigula, Mourlane Mitxelena'k, esan zigun. Baña geyagorik ere azaldu zigun: Euzko Araudi guztiak baxen onurakor izanen zala, geure izkuntza jasoko zuan olerkaria.

        Izkuntza barik exer ere eztegu, beste erriakandik euskerak baizik ezgauz ezertxuk ere bananduko eta. Geure aboetan, loratsu, ikusten degunean izkuntza, erriko irakastoletan umetxuai euskeraz baizik erakutsiko ezayenean, baseritarrak baizen ongi kaletarrak ere mintzatuko diranean, Aberriaren aldez lan aundija eginen degu. Araudiak geroxe etorriko zaiguz.

        Katalunya'n jaso baita beste onen beste. Aribau'k bere didarra egin zun egunetik, olerkari aldra izugarriak euki dituzte ayek. Berdaguer, Gimera, Maragal, Kosta, Lobera eta abar, izan dira Aberria gora jaso dutenak. Politikoak baño gorago jaso ere.

        Olerkaria, soroa dala, askok esan daroa, baña, alperrik. Greard jaunak argi esana degu: Olerkariak entzun ditu lurpean den aziaren jayo-uneko otsak, errian sortuten diren gogai edo idearen zaratak. Eta olerkari ona izateko, belarri-zoli egon bearko du erriaren-zai.

        Bakoitzak bere abandaren erara jokatuten ba du, olerkari onena izango da. Olerki gai berdiña dela toki guztietan egia baita, baña mueta desbardiñak dutu, emen eta bestean. Mueta orreik ñabaritu bear ditu idazleak, gauza txukuna egiteko.

        Garraintzi aundikoak dirala olerkariak, geuk ere sentitzen dogu-edo. Orain itzalez begiratzen zaie olerkari onai. Izkuntza landu ezeze beste lan ederrik ba'dakarkigute. Edertasunaren zirrintzak zerutik. Lurreko gauzai baizik begira ezin bizi geranok, edertasunak ere ikusi nai genituzke. Gero ikusiko degun edertazunaren ataltxu batzuk.        ¿Euzkera eztala gai orretarako? ¡Utikan guzur biribil ori! Beste izkuntzak bezela geure onek ere agertuko dituz gai bereziak, olerkari onak ba'ditugu. Edertazunak azalduteko izkuntza guztiak onak dira, baña gizona ezpadegu eder-zale, izkuntza, ostikopetuta biziko da beti.

        Jaun-Goikoa'ri eskerrak, gaurko egunetan olerkari onak ditugu. Liburu eder asko argitalduten dira.

        Abeslarien oyan onetan beste txori batek ere abestu nai digu. Abartxu puntan jarri zaigu bere mokoan olerkitxu txorta agertzen digula. Eta atsegingarri zaikidaz txori onen abestiak.

        Zubimendi jauna. Izkuntza sakonetik darabil jaun onek, neurtitz landuak egiten ba'daki. Egunetan olerki landuak, izkuntza apainduz agertzen dira. Lenago zarpaillo asko ziran baña.

        Oyaneko txori bakoitzak bere abesti mota izaten dulako, onek berea dakarkigu. Abertzaletasun otsak. ¿Ez dezute entzuten bere didarra?

 

Euskaldun gazteak,

¡Pixtu dezagun Aberri leiala!

 

        Didarrik gozoena degu gaur orrelako otsa. Aberria pixtu bear degu. Gai au du ba Zubimendi jatorrak bere edertasun kutunena. Orregaitik abertzaletasunari dabil itsas orratza iparrari bezela. Geure Euzkadi amaren ikurriñak egin dion deia ederki entzuna du. Ona zelako neurtitz politetan agertu digun:

 

«¡Atoz nigana, seme zintzo bazera

¡Batu nere inguruan! ¡Guazen aurrera!

Laxter degu azkatuta

gure aberria.

Oraindiño lotuta

zuk ikusia».

 

        Olerkariak entzun digu ba, abots au eta alaikiro dua bere amaren atzetik. Beste asmorik eztarabilkigu, olerki oneik argitaltzean, erritarren artean. Euzkadi amaren maitasuna barreiatutzea baizik. Zubimendi jaunak ikusi du geure Mendigoizalea, mendi-gora «Azkatasun eguzkija...» abestuten. Eta barreneko sua piztutzen zaiola didar dagio.

 

«¡Jaiki mendigoizale! ¡Gogor besoa!

¡Jaso kopet argia! ¡Piztu gogoa!

Zure aberria

maitagarria,

iritxi da garaia azkatzekoa».

 

        Olako abesti otsa irteten zaigu olerki liburutxu onetatik. Neuri atsegiñen zait berriz «Zuri, Sabin» derizkion olerkia. Olerki orretan agertzen zaigu Zubimendi'ren gogo abertzalea. Sabin an illobi gañean belaunbiko degu gizon azkarra, otoi egiten. An ikusten du aberriaren ziñopak esan zituanak bere ama geisoa sendotzeko. Eta zein apal maitekorra degun azken ura:

 

                «Euzkadi zarra ez zaigu ilko,

                zuk pixtu zendun beti betiko,

                azke dedin ludi ontan...

                Zu ere Sabin, biziko zera

                euzko semeak bizi ba'gera

                ¡euskaldun biotz danetan!».

 

        Euzkadi'ko txokoetan entzungo degun didarra au degu. Lenago bertsolari-antzo asko izan ziran, gaur olerkari dira, aberriaren miñak jo ditulako. Araudiak baño garraintzi andiagoa dula olerkari edo idazle on bat argi agertzen zaigu. Geure izkuntza, jaso bear degu. Ez izkuntza ederra dalako, aberriarena dalako baizik. Izkuntzak ez du ezer ere balio aberri barik. Soiña ba'degu gogo barik, alperrik zaigu.

        Biak bear deguz alkarrekin batuta. Izkuntza aberriaren altzoan bizi dedilla. Beste asmo barik datorren olerkari zintzo onen abesti oneik irakurri begiez euskaldunak. Or dira olerkari onenak, «Orixe» «Lizardi» «Lauaxeta», Jaka-Kortajarena, Enbeita anaiak, Tapia-Perurena, Loidi, Jauregi, «Satarka» eta beste asko. Guzti oneik jaso digute izkuntza.

        Olerkarien garaia eldu zaigula uste det. Euria noiz jausiko den laxter igartzen dute baserritarrak, guk ere oneilako olerkariak ikusten laxter izanen dala aberriaren Pizkundea igartzen degu. Gure txaloakin goratu bear deguz olerkari ta idazleok. Batzuk politika arazoetan, besteak berriz abertzaletasuna zabaltzen, oneik idazten, areik abesten, guztiok lan egin bearra degu. Baña alkar maite degula beti.

        Irakurle: olerkari baten aita-ordeko natorkizu emen, eta pozik etorri ere. Entzun zazu bere didarra, aberriaren didarra dalako.

 

Bilaketa