literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Zubikarai Bedialauneta, Augustin

 

Bizkaitar idazlea (Ondarroa, 1914). Saturrarango eta Gasteizko apaizgaitegietan ikasi zuen. Hamasei urte zituela hasi zen Euzkadi egunkarian idazten. 1937an Eguna egunkariko erredaktore-nagusi izendatu zuten. Geroztik agerkari askotan idatzi du: Zeruko Argia, Karmel, Argia, Egan, Boga Boga, Eguna, etab. Espainiako Gerra Zibilean atxilo hartu zuten eta Zaragozako kazetari batekin trukatua izan ondoren Frantziara erbesteratu zen 1940 arte. Antzerki lan askoren egilea da, besteak beste: Itxasora (1950), Seaska inguruan (1956), Mariñelak (1959), Kresaletan (1960), Zurrukutun (1961), Loyolako semea (1961), Ni naiz kapitan pilotu (1962), Iru alaba (Toribio Alzaga saria, 1963), Gizon on eta andre erre (1967), Larrupean (1968), Errekondoan (1969), Kardala (1976), Boga ta Zixe (1977), Mendi ta itxaso, Makillen egunak, Bizkaiko bidetan, Itxastarrak (1985), Peru eta Mari Gureak (1985), Garratz eta Gordin (1986), Artea´ko itsua ta beste lau (1987). Eleberri eta kontakizun ugari argitaratu ditu, haien artean: Piñuetako madalenak (1965), Bale denborak (1978), Esan eta esango (narrazioak, 1979), Anton Guzurretxe (1979), Laiñoak Mundakan (1980), Ira Usaiña (1981), Mondaka (1981), Bizitzako Urratsak (1981), Lugoko ipuiñak (1986), eta Barre ta irri (1988) obrak. Bizkaiko hainbat herriri buruzko azterlanak ere plazaratu ditu azken urteetan: Ondarroa baserri giroan (1985), Berriatua (1986), Ipazter (1987), Amoroto eta Gizaburuaga (1988), Mendexa (1988), Etxebarria (1989), Natxitua eta Bedarona (1989), Aulesti (1990), Markina-Xemein (1990), Ziortza (1990). Ohorezko euskaltzaina da.

 

Bilaketa