literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Landart Urruty, Daniel

 

«Daniel Arberu», «Laguna», «Mutiko gazte bat» Nafarroa Behereko idazle eta antzerkigilea (Donostiri, 1946). Tipografoa bizibidez. Gazte, Pan-Pin, Herria, Enbata eta Egan aldizkarietan eman ditu argitara idazlan garrantzitsuenak. Landartenak dira, besteak beste, Mendiko bakea (1962), Hilak hil (1963), Herro eta nigar (1964),Gure haurra (1966), Hil biziak (1973) eta Bai ala ez (1972), Nola jin, hala joan...(1981) antzerki lanak. Horietako antzerki lan batzuk bildu eta, beste batzuekin batera, Erranak erran (1981) delako bilduman argitaratu zituen. Bestalde, 1978an, Aihen ahula haurtzaroko oroitzapen liburua eman zuen argitara. Lorcaren Odol ezteiak eta Brecht-en Amaren armak itzuliak ditu. Gaur egun Uztaritzeko Euskal Kultur Erakundean lan egiten du.

 

Bilaketa