literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Voltoire

 

Euskal idazlea (XVII. m.). 1642an, Tresora hirour lenguaietaqua francesa, espagnola eta hesquara (sic) liburu hirueleduna argitaratu zuen, Baionan. Hiru hizkuntza horiek ikasten laguntzeko egina zen liburua. Lehenago, 1620. urte inguruan, liburu bera argitaratua zen, Lyon-en, L'Interprect ou traduction du françois, espagnol et basque izenburupean. Elkarrizketez eta esaera zaharrez osatua da liburua, hiru zutabetan antolatua, eta zutabe bakoitzean hizkuntza bat duela.

 

Bilaketa