literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.314 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Lizarraga, Joakin

 

Nafarroako idazlea (Elkano, Eguesibar, 1748 - Elkano, 1835). Jesusen Lagundian ikasi zuen Iruñean eta Villagarcia de Camposen (Valladolid). 1767. urtean jesuiten aurkako esetsaldia gertatu zenean, Lagundia utzi, apaiz egin, eta bere jaioterriko erretore izan zen hirurogei bat urtez, hil zen arte. Lizarragaren idazlanak bera bizi zela ez ziren argitara eman. Garrantzi handia du, Lizarraga jaio eta bizi izan zen lekuetan gaur egun euskara galdua delako. Zenbait obra XIX. mendean argitaratu ziren: Urteco igande guztietarako Placticac edo Itzaldiak (1846, gipuzkerara egokitua), Jesus. Copla guisa batzuc molde gutitacoac, celebratus Jesus Jaunaren amoreac eta favoreac (1868) eta Jesus-Cristoren evangelio sandua Juanec dacarran guisara (1868). Azken biak L.L. Bonaparte printzeak argitaratu zituen Londresen. Azken urteetan Lizarragaren obra gehienak argitaratu dira idatzi ziren bezala, Euskaltzaindiaren babespean: Doctrina Christianoarén Cathechima (1979), Koplak (1983) Ongui iltzen laguntzeco itzgaiac (1984), Urteko igande guzietarako prediku laburrak (1990), Juan Apecechearen eta Frantzisko Ondarraren eskutik. n 1978an Juan Apecechea Perurenak Joaquin de Lizarraga. Un escritor navarro en euskara izeneko ikerketa liburua argitaratu zuen.

 

Bilaketa