literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Gonzalez de Etxabarri, Luis

 

(«Aizkibel´dar Bingen» deitua). Bizkaitar idazlea (Ubidea, 1893 - Buenos Aires, 1971). Hermes, Euskal-Esnalea, Mexikoko Vida Vasca eta Argentinako La Nación Vasca, La Baskonia eta Euskalduna aldizkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak, euskaraz eta gazteleraz. 1923-1924 urteetan Aberri egunkariaren zuzendari izan zen. Euskaltzaindiaren eta Eusko Ikaskuntzaren sortzaileetako bat izan zen. Obra nagusiak: Ipuin aberkoyak (1917), Urretxindorra (1918), Arana-Goiri bardo de la Patria (1925) eta Cantos de Euzkadi (1927).

 

Bilaketa