literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Jakakortajarena, Domingo

 

Gipuzkoar idazlea (Berastegi, 1906 - Berastegi, 1993). Andoaingo eta Gasteizko apaizgaitegietan ikasi ondoren egin zen apaiz. Gerra Zibila garaian gudarien kapilau izan zen, eta ondoren Frantziara eta Argentinara erbesteratu zen. Harenak dira Aingerutxoa, Gure astoak, Maite eziña, Burgos aldeko eizak, Irri-bertsoak eta Len euzkotarra olerkiak. Argentinan erlezaintza irakatsi zuen. Lan haren erakusgarri da Euskal Herrira itzuli eta, 1988an, argitaratu zuen Erlezaintza izeneko liburua (bi liburuki). Bestalde, euskaldunen odol bereziari buruz saio bat argitaratu zuen 1990ean, Rh ezezkorra euskaldunetan izenburupean, eta autobiografia bat, Bizitzan bi goi-asmo (1991) izenekoa. García Vellosoren El árbol de Guernica (Gernikako Arbola) eta José Hernández-en Martín Fierro (Matxin Burdin) obrak itzuli zituen euskarara. Kardaberaz Bazkunako eta Euskerazaintzako kide izan zen.

 

Bilaketa