literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Apraiz eta Buesa, Odon

 

Euskal ikerlaria (Gasteiz, 1896). Filosofia eta Letretan doktore, Salamanca eta Madrilgo unibertsitateen aldetik. Ikasketa horiek Parisen (1920) eta Zurichen (1921) burutu zituen. Hamalau urte zuela euskara ikasteari ekin zion. Turinen Hizkuntz Geografia alorreko praktikak eginik, Ipar Euskal Herrian eta Debako arroan euskalkien ikerketak egin zituen. Euskaltzaindiaren sortzaileetakoa, eta bertako ohorezko kidea izan zen. Gerra aurreko aldizkari anitzetan idatzi zuen: «Bizkaitarra», «Arabarra», «Euzkadi», «Euskal Erriaren Alde», «Yakintza», etab. Gazteleraz Geografía General del País Vasco argitaratu zuen Bartzelonan.

 

Bilaketa