literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Eguskitza Meabe, Juan Bautista

 

Bizkaitar idazlea eta itzultzailea (Lemoa, 1875 - Lemoa, 1939). Zornotza eta Gasteizen egin zituen Apaiz ikasketak, 1879-1899 bitarteko urteetan. Sardá y Salvany-ren obra bat itzuli zuen Garbitokiko arimaren illa izenburupean, 1915. urtean. Handik lau urtetara euskaltzain izendatu zuten. Kirikiño saria jaso zuen 1930. urtean Emakume Euskotarrak artikuluari esker. 1933. urtean bizkaierara itzuli zuen Frantzisko Balzolak gipuzkeraz eginiko Argi Donea otoitz-liburua. Bi urte geroago, Gizarte auzia: ugazaba eta langille arteko gora-berak gai sozialak azaltzen dituen obra eman zuen argitara (1935). Artikulu ugari idatzi zuen Ekin, Jaungoiko Zale, Euskera, RIEV eta Yakintza aldizkarietan. Gramatika legeei estu lotu zitzaien idazle garbizalea zen Juan Bautista Eguskitza.

 

Bilaketa