literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.314 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Ziarsolo Gironella, Manuel

 

(«Abeletxe»). Bizkaitar idazle eta antzerkigilea (Bilbo, 1902 - Bilbo, 1987). Kirikiñoren babespean hasi zen euskaraz idazten, Euzkadi egunkarian. Eguna egunkariko zuzendaria izan zen gerra garaian. Bestalde, Ekin, Euzko, Gudari, Erri, Jagi-Jagi, Bizkaitarra, Anaitasuna eta Euzko-Gogoa agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak, eta Zeruko Argia aldizkariko Gazi-gezak umorezko atalaren egilea izan zen; 1976an, ipuin haiek bildu eta argitara eman zituen. 1956an, Eguberri-aizeak antzerki-lanari esker (Barrutiaren Acto para la noche buena obraren egokitzapena) jaso zuen antzerki saria. Ziarsolorenak dira, halaber, Bertsolari sariketa, eta Gogozar Berbizkunde goizean, antzerkilanak. Antzerkilan ugari utzi zuen argitaragabe. Euskaltzain urgazlea izan zen.

 

Bilaketa