literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Dasconaguerre, Jean Baptiste

 

Lapurtar idazlea (Donibane Lohizune, 1844 - Donibane Lohizune, 1927). Parisen egin zituen Zuzenbide ikasketak. Dasconaguerreren ospea frantsesez idatziriko obra batetik zetorkion batez ere: Les Echos du pas de Roland par J. B. Dasconaguerre, membre du Conseil général des Basses-Pyrénées. Traduit du basque (1867). Baina jatorrizko lan euskarazkoa ez zen inoiz agertu, eta irakurleek eskatu egiten baitzioten, azkenean, bere burua behartua ikusi zuen itzultzera. Badirudi beste norbaitek itzuli ziola. Atheka gaitzeko oihartzunak izenburua jarrita, 1870ean argitaratua izan zen. Espainierara ere itzulia dago. Berea da, halaber, La Golfe de Gascogne obra, 1880. urtean argitaratua.

 

Bilaketa