literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Ibarrart, Piarres

 

(Pierres Dibarrart deitua) Lapurtar koblari eta olerkaria (Jatsu, 1838 - Baiona, 1919). Zapatagilea zen bizibidez. Etxahun, Bordalle eta Otsalde bertsolariekin aritu zen lehian; Ipar Euskal Herriko olerkari finenetakoa izan zen. Baigorriko elizako xantre izendatu zuten berrogeita lau urte zituela. Harenak dira Xinaurria eta xoria (1880) eta Itsua eta sastrea (1892) alegiak eta Aitaso baten solasak bere ilobaso xumeari (1896) olerkia. P. Lafittek bildu zituen Ibarrarten 18 olerki (899 bertso), Koblak izeneko bertso bilduman, (Baiona 1948).

 

Bilaketa