literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Xarriton, Piarres

 

(«Xabier Gasteiz»). Lapurtar idazlea (Hazparne, 1921). Uztaritzen eta Baionan egin zituen lehen ikasketak. Erroman bukatu zituen Teologiakoak eta Parisen Filosofiakoak. Aintzina, Gazte Herria, Etchea eta Euskaldunon Egunkaria agerkarietan argitaratu ditu artikulu eta lanik aipagarrienak. 1946an, Petite histoire religieuse du Pays Basque argitaratu zuen. Euskaltzain osoa da 1985az geroztik. Lan garrantzitsua egin du Jean Etxepare Mirikuaren euskal lanak (1984-1988) eta Piarres Larzabalen idazlanak (1991) hainbat liburukitan bildu eta argitaratuz. Xarritonenak dira, halaber: Euskaldunak (1943); Le droite des peuples à leur identité (1979), doktore tesia; Pierres Broussain, sa contribution aux études basques (1985), doktore tesia; R. M. Azkue eta P. Broussain elkarri-idazketa (1986); Jose Mendiague. Haren bizia eta kantuak (1992).

 

Bilaketa