literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.115 idazlan
7.826 esteka / 6.314 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Oxalde Etxezuri, Joanes

 

Nafarroa Behereko bertsolaria (Bidarrai, 1814 - Bidarrai, 1897). Guarda eta postaria izan zen bizibidez. Aiherran bizi izan zen. Herriz herri bertso kantari ibili bazen ere, ia ez da haren bat-bateko bertsorik gorde. Bertso jarri ugari gorde dira, hala ere. Oxalderen bertso jarriak behin baino gehiagotan izan ziren sarituak Lore-Jokoetan: Soldado ondoan (Sara, 1868); Kilo-egilearen kantuak (Sara, 1878); Beranteko urrikiak (Maule, 1880); Madalen Larralde (Donibane-Garazi, 1894). Argentinan ere ibili zen, Gualegay izeneko herrian. Aipatutakoez gainera, hauek dira Oxalderen bertso sail ezagunenak: Zahar gazten arteko parabola, Iruñeko ferietan, Lurreko ene bizia, Ezpeleta herrian, eta, batez ere, Otxalde eta Etxahun. Oxobik haren bizia liburuxka batean kontatu zuen, eta Eskualtzaleen Biltzarrak argitara eman zuen liburua 1949an, Oxalde (1814-1897).

 

Bilaketa