literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Salaberry, Etiènne Joseph

 

(«So egilea»). Nafarroa Behereko idazle eta kazetaria (Heleta, 1903 - Heleta, 1981). Beloken, Baionan eta Okzitaniako Tolosan egin zituen ikasketak. Uztaritzeko apaizgaitegian filosofia irakasle izan zen 1931-1958 urteetan, eta Baionako Villa Pia-n 1958. urteaz geroztik. Bigarren Mundu Gerran borrokatu zen alemaniarren kontra, eta preso hartu zuten. Baionako ohorezko kalonge izendatu zuten 1959. urtean. Herria, Jakin, Basque Éclair eta Gure Herria aldizkarietan eman zituen argitara euskarazko lan aipagarrienak. Obra nagusiak: L´homme basque (1950), Du régionalisme à l´internationalisme (1951), La Pédagogie et le Commissaire (1955), La fête dans l´âme Basque (1956). Euskaraz antzerki lanak idatzi zituen, batez ere: San Frantses Xavierekoa (1959), Ohantzetik kanpo, Hiru pindarreko eraztuna. Salaberryrenak dira halaber, Ene sinestea (1979) eta Beñat adiskidea, agur! (1981) liburuak.

 

Bilaketa