literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Artola Sagarzazu, Fernando

 

(«Bordari» deitua) Euskal idazlea (Hondarribia, 1910 - Hondarribia, 1983). Gerra aurrean idazten hasia, euskal giroaren suspertzaile izan zen gerra ondoko urte ilunetan, bertsolari jaialdiak bultzatuz. Poema ugari plazaratu zuen egunkari eta aldizkarietan, baina olerki liburu bakarra argitaratu zuen (Goraintzi, 1968), emaztearen heriotzaren ondoan idatzia, samina eta tristura darizkien hogeitalau poema. 1982. urtean, hitz lauz nahiz neurtuz eginiko lanak eman zituen argitara, Bakoitzak berea izenburupean. Autobiografia kutsuko kontakizuna, Aritz beraren adarrak, idatzi zuen 1977an, Rafael bere anaiarekin batera (1982an argitaratua).

 

Bilaketa