literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Landerretche, Martin

 

Nafarroa Behereko idazlea (Buzunaritze-Sarrasketa, 1869 - Ezpeleta, 1930). Larresoro eta Baionako apaizgaitegietan ikasketak egin ondoren egin zen apaiz, 1869. urtean. Euskaltzaleen Biltzarra elkartea sortu zuen beste batzuekin batera eta aipatu elkarteko idazkaria izan zen. Joannateguy beneditarrak Fedearen Hedameneko Urtecaria (Les annales de la propagation de la Foi boletinaren itzulpena) utzi zuenean Landerretcheri eskatu zitzaion lanarekin aurrera egin zezan 1891. urtean. Aphurka zahar eta berri ahurtara bat eskuararen alde eskuizkribua argitaratu zuen 1905. urtean. Euskaltzaindia osatu zenean (1919) Lapurdiko ordezkaria izan zen.

 

Bilaketa