literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Zarate Lejarraga, Mikel

 

Bizkaitar idazlea (Lezama, 1933 - Lezama, 1979). Apaiza. Filosofia eta letretako ikasketak egin ondoren, euskara irakatsi zuen Derioko apaizgaitegian eta Bilboko Hizkuntza Eskola Ofizialean; eta Euskal Literatura Deustuako Unibertsitatean. Karmel eta Anaitasuna agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Obra nagusiak: Bizkaiko euskal idazleak (1970); Haurgintza minetan (1972), eleberria; Ipuin antzeko alegi mingotsak (1975); Influencias del vascuence en el habla castellana (1975); Higidura berdez (1975), olerki bilduma; Euskal deklinabidea (1976); Euskal Literatura (1977), bi liburuki; Euskal Ortografia (1978); eta Bizipenen bultzadaz (1978) eta Utopiaren fantasian (1982), olerkiak. 1991n Haurgintza minetan argitaratu gabe utzi zuen eleberria publikatu zen. Euskaltzain urgazlea izan zen.

 

Bilaketa