literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Anabitarte Irazu, Agustin

 

«Anabi» Euskal idazlea (Donostia, 1891 - Donostia, 1981). Euskaltzain urgazlea. Hainbat aldizkaritan idatzi zuen: «Euskal Esnalea», «Gipuzkoarra», «Euskera», «Gure Herria», «Euzkadi», «RIEV», «Argia» etab. 1923koa da haren lehen obra, Neska-mutilleri dirua aurreratzen erakusteko; 1925ean Antziñako Olimpiar Jolasak argitaratu zuen. Baina Anabitarteren obrarik behinenak eleberriak dira: Usauri, 1929, Euskaltzaindiko Schuchardt saria; Donostia, 1932ko sari bera lortu zuena eta Poli, 1958an argitaratua. Donostiaren erakusle agertzen da Anabitarte bere idazkietan. Bidaldi kronika bat ere argitaratu zuen, Aprika-ko basamortuan (1961), Algerian barrena egindako bidaiaren kontaketa errealista. Erdaraz Patrones y capitanes de yate argitaratu zuen 1958an. Anabitarte, bestalde, argazkizalea zen eta bidaldietako erreportaiak eta erakusketak burutu zituen.

 

Bilaketa