literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Arrieta Ugartetxea, Joxe Austin

 

Euskal idazlea (Donostia, 1949). Lanbidez itzultzaile Gipuzkoako Kutxan, kontakizun liburu bat eman zuen argitara 1978. urtean, Bidaia-Termitosti, lan garrantzitsu bati hasiera emanez. Abuztuaren 15eko bazkalondoa (1979) izan zen bere lehen eleberria. 1983an Arrotzarena-Neurtitz neurgabeak poema liburua eman zuen. 1985ean, Marguerite Yourcenar-en Mémoires d'Hadrien obraren itzulpena argitaratu zuen (Hadrianoren Oroitzapenak). 1986an Bertso paper printzatuak liburua eta Manu Militari, bere bigarren eleberria, eman zituen argitara. Ezker abertzaleko politika lerroetan, Joxe Austin Arrieta Herri Batasunaren Mahai Nazionaleko partaide eta hautetsia da.

 

Bilaketa