literaturaren zubitegia

955 idazle / 4.529 idazlan
7.072 esteka / 5.322 kritika / 1.828 aipamen / 5.194 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Joan Mari Irigoien

«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Irigoien Aranberri, Joan Mari

 

Gipuzkoar idazlea (Altza, 1948). Roman Irigoienen semea eta Imanolen anaia. Ingeniari ikasketak egin zituen. Futbol jokalaria izana da. 1973an hasi zen literatura ihardunean Oilarraren promesa izeneko eleberriarekin. Bertan ageri da, dagoeneko, Irigoienen ikuspegi hautsia, haurtzaroan ezagutu zuen Altzarekiko mira, eta oraingo etxe espekulazioak lardaskaturiko Altzarekiko higuina eta deserrotzea. 1975ean Irun Hiria saria eskuratu zuen Hutsetik esperantzara olerki bildumari esker. Hego Ameriketako errealismo fantastikoaren eraginpean, 1983an, Poliedroaren hostoak eleberria argitaratu zuen. Udazkenaren balkoitik (1987) eta Babilonia (1989, Euskadi saria) eleberriak eman ditu berriki argitara. 1991an bere bigarren poema bilduma argitaratu du, Denborak ez zuen nora izenburuarekin. Bertan, barne begira jartzeko joera nagusitzen zaio, eta Sortaldeko poeten eragina. Roald Dahl idazle ingelesaren zenbait lan itzuli ditu euskarara.

 

Bilaketa