literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Mujika Urdangarin, Luis Mari

 

Gipuzkoar idazlea (Lizartza, 1939). Teologia ikasketak egin zituen Erroman, eta Filosofia eta Letretakoak Valentzian. Zeruko Argia, Euzko-Gogoa, Olerti, Yakin, Egan eta Arnas aldizkarietan eman ditu argitara lan aipagarrienak. Olerki lan nagusiak: Bide-Giroak (1963), Urdin eta Burni (1965), Hitzak erabakitzean (1971), Zortziko hautsiak (1978), Herria eta Bidea (1978), Arnas Gaiztoa (1979). Mujikarenak dira, bestalde, Diccionario castellano-euskara, euskara-castellano, Hiztegi teknikoa (1977). Beste zenbait lan:Origen y desarrollo de la unificación euskérica (1978), Hitz konposatu eta eratorrien morfo-fonetika (1981), Latina eta erromanikoaren eragina euskeran (1982), Lizardiren lirika bideak (1983), Miranderen Poesiagintza (1984), Euskal Toponimiazko materialeak. 1992an Azkue saria irabazi zuen Loitzu herrian uda-partean eleberriarekin.

 

Bilaketa