literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal Idazleen Lorategia»
Karmelo Etxenagusia

Cinsa, 1969

 

Fr. Pedro José Patrizio Astarloa Iturri, OFM

(Durango, 1751 - Bilbao, 1821)

 

        Pedro Paulo abade ta euskal-apolojista ospetsuaren anaia dogu frantziskotar au. Durangon jaioa zan, baiña ama Markiñarra eban, eta bera be Markiñan azi eben: au dala-ta, Astarloaren euskerea Markiñakoa da. Ordena barruan, urte naastu areetan, kargu andiak izan zituan: Irakasle, Definidore Probintziala...

        Euskeraz liburu auxe itzi deusku: «Urteco Domeca gustiyetaraco verbaldi icasbidecuak, zeinzubetan azalduten dan Erromaco Catecismua» (2 tomo); sermolaritzan be lan asko egindakoa zan, Bizkaian zear... Berbaldiok ez dira, jakiña, euskera lantzeko egiñak, kristiñau-dotriñea erakusteko baiño. Dana dala, izkera bizkorra ta argia da, geienetan, Astarloarena, naiz eta erderatiko berbak ugari erabilli: Bizkaiko euskera zaarra ezagutzeko autore egokia; aditza ondo erabilten be ez da maixu txarra!

 

Bilaketa