literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal Idazleen Lorategia»
Karmelo Etxenagusia

Cinsa, 1969

 

Juan Antonio Ubillos

(Amasa, 1707 - Arantzazu, 1789)

 

        Frantziskotarra. Teolojia ta Filosofia-Maixu (ba ditu iru liburu andi, latiñez egiñak, Scoto'ren Filosofiari buruz...). Euskeraz liburutxu bat baiño ez eban egin: «KRISTAU DOKTRIÑ BERRI-EKARLEA...», Tolosa, 1785 (gerora, beste bi addiz argitaldua izan da): Fleury frantsezaren liburu baten itzulpena da, edo obeto esateko, euskerara aldatze bat... «Nolako euskera?... Ubilos ezta idazle garai oietakoa. Ezta Axular baten edo Etcheberry baten diña. Baiño alare idazle ona da... Ubillosen euskera erri-izkeran sendo tinkatua dago. Erri-izkera du zimendu ta oiñarri antzo. Baiña ba daki emendik eta andik bear dana edo bear duna artzen. Eta alaxe, nola-alako «Gipuzkera osotuan» idatzi zula esan genezake. Bai bait-daki bizkaieratik, baita naparrera ta lapurdiera ta beste Bidasoaz arunzko euskalkietatik zerbait artzen ere...» (K. Iturria, «Aita Juan Antonio Ubillos, euskal-idazlea», EUZKO GOGOA, 1956, Ep.-Jor., 89-90). Esaera jatorretan eta aditz sintetikoan be aberastasun andia agertzen dau...

 

Bilaketa