literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal Idazleen Lorategia»
Karmelo Etxenagusia

Cinsa, 1969

 

Fr. Pedro Antonio Añibarro

(Villaro, 1748 - Zarautz, 1830)

 

        Frantziskotar au Zarautz-ko komentuan bizi izan zan, eta, mixiolaria zanez, Euskalerririk geiena ezagutu aal izan eban: olan, euskal dialektoak be ondo ikasi zituan... Berau dogu, Juan Antonio Mogelegaz batera, bizkaiera literarioaren sortzailleetarikoa. Bere euskerea, izan be, ain da argia, erri-errikoa, ugaria (bear bada, ugariegia be bai: oso da sinonimo zalea!).

        Lan ugari ta baliotsuak itxi deuskuz; ona emen ederrenetarikoak: 1) «Esku liburua...» (Tolosa, 1802): ediziño asko izan ditu Debozionario onek. «Este libro... pertenece, sin duda alguna, a los libros clásicos del vascuence vizcaíno» (L. Villasante). «Otxoluak» be asko maite eban liburutxu au. «Euskera ere garbia, landua, ugaria. Euskal eliz-liburuetan bai politentsuna.» (Orixe). 2) «Lora-Sorta Espirituala» (Tolosa, 1803): Aita Palaciosen erdal liburu biren itzulpena: «...ez dirudi batena; erdalkeriz josirik dago» (Orixe); 3) «Kurutze Santearen, Aita Gure ta Ave Marien ganeko Erakusaldiak» (Durango, 1879); 4) «Geroko Gero»: Axularren liburu ederra Bizkaiko euskeraz (XLII kapitulu baiño ez ziran argitaratu R.I.E.V.en)... Ganera, ba ditu beste euskal lan batzuk be, argitaratu barik: gramatika bat, sermoiak, 4) Ebanjelioak... Oraintsu argitaratu eban A. Villasantek Añibarroren Iztegi jakingarri bat...

 

Bilaketa