literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal Idazleen Lorategia»
Karmelo Etxenagusia

Cinsa, 1969

 

Resurrección María de Azkue

(Lekeitio, 1864 - Bilbao, 1951)

 

        Azkue jaunaren bizitza luze ta aberatsa ezin sartu iru-lau lerrotan. Ona emen zertxobait: Euskaltzaindiaren Lendakari (Buru) izan zan bere bizi guztian. Gorputzez andi, biotz zabaleko, abade zintzo beti...

        A) Azkue, euskal jakintsua: lan ederrok itxi deuskuz: 1) «Gramática Euskara» (Euskal Izkindea), 1891, euskeraz eta erderaz: «gaztaroko pekatua» ei da, bere ustez, baiña ba ditu gauza onak be; 2) «IZTEGIA» («Diccionario Vasco-Español-Francés»), 1905-6, t. 2: 15 urteko lan arrigarria, «euskera onaren iturria» (Orixe); euskal-iztegirik onena (L. Mitxelenaren esku onetan dago gaur, Euskaltzaindiaren aginduz, Iztegi orren utsak zuzendu, garbitu ta osotutea); 3) «Morfología Vasca», 1923; 4) «Euskalerriaren Yakintza» (Literatura Popular del País Vasco), 4 t. (1935, 1942, 1945, 1947); 5) «Cancionero Popular Vasco», 1922, 9 t.

        B) Azkue, euskal idazlea: ainbeste aldizkarietan sakabanaturiko artikuluak ez ditugu aitatuko. Liburuok argitaratu zituzan: «Txirristadak», «Bein da betiko», «Jesusen Biotzaren Illa»; «Vizcaytik Bizkaira» ta «Eguzkia nora» (zartzuelak, musika ta guzti); «Ortzuri» ta «Urlo» (operak); jakingarria da, batez be, «ARDI GALDUA» eleberri edo novela laburra: euskal literaturaren batasuna lortu gurarik, «gipuzkera osotuan» idatzi eban: au da, gipuzkera oiñarri lez artu, ta beste euskal dialektuen pitxiekin aberastu...

        C) Azkue, argitaratzalle: ainbat liburu zaar barriro argitaratu ez eze, aldizkari barri batzuk be sortu ta zuzendu zituzan: «Euskalzale», «Ibaizabal», «Euskera»...

        Ba dituz, gaiñera, teatro-lan eta olerkiak be... «Euskeraz ari geranok Azkue iaunari zor diogu geienik, eta Euskerak ere bai... Ark atera du gaixoa bere zarpilletatik eta soiñeko apaiñez iantzirik utzi». (Orixe): Gizon umoretsua zan; idazle gartsua be bai, baiña batzuetan, ekian guztia erakutsi bearraren erakutsi bearrez, bere lanak naturaltasun apur bat galdu egiten dabe...

 

Bilaketa