literaturaren zubitegia

939 idazle / 4.456 idazlan
6.732 esteka / 5.217 kritika / 1.828 aipamen / 5.184 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Nikolas Ormaetxea, Orixe

«Euskal Idazleen Lorategia»
Karmelo Etxenagusia

Cinsa, 1969

 

Nikolas Ormaetxea «Orixe»

(Oreja, 1888 - Añorga, 1959)

 

        «Orixe» zanaren bizitza ta lanaren barri liburu onetan aurkitu zeinke, batez be: «ORIXE. Omenaldi». (Donostia, 1965). Itzaurre onetan, L. Mitxelenaren eretxia emongo deutsut:

        «Orixe-rekiko zorra...: euskaldun guztiok duguna» da. «Goresmenik bear balu, aski litzake esatea, eta ez genduke egia soilla baizik esango, Euskal-erriari eta euskerari eskeiñi dizkiola bere bizitza luze eta lanpetuaren fruiturik geienak eta onenak, etengabeko ahalegiñen gaiña eta bikaiña. Ori naikoa ez balitz, gaiñera, esan diteke bere obra dugula bear bada asmoz eta neurriz, erabat arturik eta iñorena gutxietsi gabe, euskal-idazle batek, noiznaikoa den, sortu duen larriena... Izkuntzari dagokion aldetik, berriz, ez zen berrizale —orduko zenbaitek nai zutekean adiña ez, beiñipein—, zaharzale baizik: aoz eta izkribuz jaso zuen ondarearen zaintzaille leial, zaintzaille leial izate orrek garai artako errepidetik baztertuko bazuen ere...»

        «Gure ondorengoek, orain pixkaren bat ahazturik badaukate ere, aurkituko dute berriz egunen batean "Orixe", arrimenez eta espantuz. Gurasorik gabe mirariz jaioa balitz bezala, or baitago gure aurrean ez oraingo, ez egungo eguneko, iñoizko aldi urrun bateko seme dirudiela... Berak landu eta eraberritu dizkigu euskal-prosa eta neurtitzak, izkuntza ere zapar-berrituaz... Berak erakutsi digu —egitez, itzez baiño geiago— gai dela gure izkuntza edonongo edozer itzultzeko eta bereganatzeko. Berak, gauza dela euskera biotzaren sentierarik izkutuenak adierazteko. Axalez bakarrik baitzen leorra, otza ta xekena, ez barrenez...» (ORIXE, Omenaldi, Atarikoa, pp. 5-9).

        Lanik bikaiñenak: 1) «Jesusen Biotzaren Deya» aldizkarian idatzi zituan artikuluak; 2) «Santa Cruz apaiza» (1929); 3) «Mireio» (1930); 4) «Tormes'ko Itsu-mutilla» (1929); 5) «Barne-muinetan»; 6) «Euskaldunak»; 7) «Urte guziko Meza-Bezperak»; 8) «Quito'n arrebarekin»; 9) «Aitorkizunak»... eta amaika olerki sakon-eder!

 

Bilaketa