literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.115 idazlan
7.826 esteka / 6.314 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«XX. mendeko poesia kaierak»
Koldo Izagirre

Susa, 2000-2002

 

Mutil gaztea miaka ari da liburudendako apaletan, eta ezustean, preso altxa berri duten auzo herriko idazle ospeko baten lehen liburua topatzen du eskuak. Huraxe erosten du, eta etxerakoan Izuen gordelekuetan barrena irakurtzen hasten da trenean. «Lehen aldiz izan zen enetako euskaraz irakurtzea ariketa barik gozamen eta dardara. Zor haundia da hori, eta nekez berdinduko dudana», diosku Luis Berrizbeitiak. Anekdota honetan badago, jakina, idazle urrunduarekiko omenalditik, baina baita euskal literaturaganako atxikimendua ere. Alegia, euskal idazlegaiaren edertasun gosea, neurri batean bederen, beste euskal idazle baten lanak ase dezakeela baieztatzen digu Berrizbeitiak. Harreman hau ez da ordea gertatzen goitik beherantz, ez da idazle nagusiak hasiberriari damaiokeen itzala. Badago Sarrionandiarenetik Berrizbeitiagan, atzeman liteke oihartzunik, baina ez mailegu gisan, baizik gustu eta zaletasun mailan. Euskal poesian joerak daude, eta buruaskiak dira.

        Poeta batek beste poeta batengana garamatza, baina ez da hartan amaitzen haren mundu erreferentziala. Berrizbeitiaren poesian ageri den irudien dotorezia, tonuaren oreka, unibertsaltasun gogoa eta tradizio kultuaren eta koblakaritzaren baliatzea iturri ani tzi zor dio, bere talentuari bezainbat. Eta halako moldez non esan lite keen historia egiten duela, gure literaturan izan ez genituen poemak ber-sortzen dituela, eta bidenabar jaso eta duindu egiten du aurreko tradizio guztia, literaturaren historia behintzat historia bera fikzionatuz ere egiten baita. Ez beza pentsa irakurleak, alabaina, apokrifotasun jokotan edo pastixak antolatuz laketzen denik. Bere poesia erreferentziaz betea dago, baina ikuspuntu gaurkoa eta modernoa du. Urrun dago «lerramendu liriko zozoetatik», bere behakoa beti delako kritikoa. Ernetasun handian idazten du, aldiro ageri dituen kezkak dira jardun poetikoaren nolakoa eta idazletzaren zertarakoa. Horrek behartu egiten du, alde batetik, tradizioaren jarraitzaile hutsa ez izatera, eta bestetik, perfekzioaren etengabeko bilaketa batera. Arestiz geroztik hain landua dagoen koplen teknika, esaterako, goi mailara jasotzen du lortzen duen biribiltasun formalaz eta sentimenduen adierazpideen kalitateaz, baina baita darabilen hizkera jaso eta zehatzagatik ere.

        Berrizbeitiak bai baitaki euskara bera gai bihurtu gabe hizkera baliabide literarioa bilakatzen, perpausaren joskeraz eta berben hautuaz mezua indartzen. Testu zaharren bereganatze zuhur eta harrigarri batez, inork ez bezala bihurtzen du hitza material poetikoa, gozamen erantsi bat ekartzen digula bertso lotuan bezala librean ere. Eta berak beste poeta bati egiten zion aitorra egiten ahal diogu orain berari. Zorra berdindua du.

 

Luis Berrizbeitia (Abadiño, 1963) filologian lizentziatua da, eta administrazioan egin du lan. Durangaldeko Txistu y Tambolin aldizkarian hasi zen idazten. Poesiaz gain, ipuinak eta itzulpenak egin ditu.

 

Bilaketa