literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Iparraldeko euskal idazleak»
Karmelo Etxenagusia

Labayru, 1981

 

Etxeberri, Joanes

 

        «Doctor theologo ziburutarra», Ziburun (Lapurdin) erretore izana.

        Liburuak: 1) «Manual devotionezcoa» (Bordele, 1627. 1669): «Doctrina Christiana othoitz gisa», era askotariko otoitzak, 8 eta 14 silabatako bertsotan; 2) «Noelac» (Bordele, 1631): zortziko txikiak (8/7), Jesusen bizitzaren, Jainkoaren eta santuen ohoretan. Sarritan argitaratua. 3) «Elizara erabiltzeko liburua» (Bordele, 1636. 1665. 1666): bertsotan. Euskaldunen bertso-zaletasuna gogoan arturik, bertsotan eskeintzen deutse kristau irakatsia, otoitz-gai biurtuta.

 

        «Ithurriak ur hotsa bezala emaiten dautzu hunek (Etxeberrik) neurthitzak bethi nasai bethi garbi... Eskualdunen bihotzetan ez luke sekulan hil behar» (P. Lafitte).

 

Bilaketa