literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Iparraldeko euskal idazleak»
Karmelo Etxenagusia

Labayru, 1981

 

Duvoisin, Jean Pierre

 

        Larresoroko Seminarioan abadegei izana, gero Aduanetan lan egin eban, «Capitain» izateraino. Jakinguraz erreta beti, euskaltzale sutsu, langile aspergabea izan zan; L. Luziano Bonaparte Printzearen laguntzailerik zintzoena...

        Liburuak: 1) «Liburu Ederra» (1856): Cardaveraz-en liburu baten itzulpena.

        2) «Dialogues basques» (Londres, 1857): Bonaparteren aginduz, P. Iturriagaren «Solasak» beste 3 euskalkitara itzuli ziran: bizkaieraz (J.A. Uriartek), Zuberokoan (Intxauspek), Lapurdikoan (Duvoisinek).

        3) «Bible saindua...» (Londres, 1859-1865): Biblia osoaren leenengo euskal itzulpena. Bonaparteren aginduz.

        4) «Laborantzako liburua» (Baiona, 1858): Aita-semeen alkarrizketa bidez, baserri-gai interesgarriak, euskerarik jatorrenean.

        5) Beste euskal idazki asko egin zituan: batzuk, argitaratuak, geienak argitara barik geldituak...

 

Bilaketa