literaturaren zubitegia

944 idazle / 4.487 idazlan
6.741 esteka / 5.267 kritika / 1.828 aipamen / 5.187 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Xabier Lete

«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Lete, Xabier

 

Euskal poeta eta kantari gipuzkoarra (Oiartzun, 1944). Euskal aldizkarietan poesiaz, antzerkiaz eta kulturgintza garaikideaz idatzi eta gai horietaz hitzaldi ugari eman ditu. Euskal kantagintza berriaren sorreran eragin handia izan zuen. »Ez Dok Amairu» taldeko kidea izan zen eta hamaika jaialdi eta kantalditan parte hartu du. Euskal kanta zaharrak garaiko protesta sozialeko kanta berriekin tartekatu ditu. Ahots zakar eta sakona du, baina oso melodia leunak kantatu ohi ditu. Berak idatzi eta konposatu ditu euskal kantagintzan klasiko bilakatu diren hainbat kanta. Kantagintzatik hainbat urtean urrunduta egon ondoren, 1991n berriro ekin zion. Antzerkigintzan ere aritua da (Deusetik izatera eta Gabon Txirrita, 1977). Bere lehen poesietan kezka soziala ageri du (Egunetik egunera orduen gurpilean, 1968), baina era guztiz berezi eta pertsonalean, halako umore ironiko eta garratzean. Bere poesiak bilakaera handia hartu du, gero eta era barnekoiagoak landu dituela: Biziaren ikurrak (1992) bilduman bere kezka existentzialak hunkigarri moldatu ditu. Euskaltzain urgazlea da.

 

Bilaketa