literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Etxamendi, Manex
(j.b.i. Jean)

 

Bertsolari eta olerkari baxenabartarra (Ezterenzubi, 1873 - Paris, 1962). Ameriketara joan zen artzain eta Wyoming eta Nevadan ibili zen. Bakartasunari aurre egiteko bertsoak egiten zituen. Ezterenzubira itzuli (1899) eta euskal aldizkarietan kaleratu zituen bere bertso eta olerkiak. Ezterenzubiko alkate izan zen. Ez zen plazarik plaza ibiltzen, bertso landuak eta aurretik prestatuak nahiago zituen eta. Gai erlijiosoak eta maitasunezkoak zituen kantagai; bere Amodioa eta Inozent odola olerkiak sarituak izan ziren (1960).

 

Bilaketa