literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Diharassarri, Laurent

 

Euskal idazle lapurtarra (Sara, 1848 - Donibane-Garazi, 1902). Kanboko erretore zela, Orzaizera aldatu zuten arrazoi politikoengatik, eliztarren artean errepublikaren aurkako jarrera zabaltzen aritzeagatik (1890). Ez zuen amore eman eta Erromara jo zuen justizi eske; erabakia deuseztea ez zuen lortu, baina bai aita santuaren laguntza, Errepublikaren erlijioaren kontrako joerak egoera tamalgarrira eramana baitzuen Eliza. Itzulpenak (Aphezen dretchoak eta eginbideac eletzionetan eta Erlisionearen ichtorioa laburzki, 1890) eta erlijio-liburuak (San Antonio Paducoa; Mariaren ahurren esku-liburua eta Giristino legea laburzki) argitara eman zituen. Olerkigintza ere landu zuen: Madalen Larralde saratarra amabortz urtetan illa 1794-an.

 

Bilaketa